[go: up one dir, main page]

Luis Maria Arantzabe Goenaga (Alkiza, 1949ko ekainaren 18a - 2022ko maiatzaren 29a) esku huskako pilotaria. Atzelari moduan jokatzen zuen.[1]

Luis Mari Arantzabe
Bizitza
JaiotzaAlkiza1949ko ekainaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2022ko maiatzaren 29a (72 urte)
Jarduerak
Jarduerakpilotaria eta nekazaria

Luis Mari Arana bailarako Albiztegi baserrian jaio zen. Familian tradiziorik ez bazegoen ere, gazte gaztetatik hasi zen pilotan. 13 urterekin Alkizan antolatu zen lehen txapelketa irabazi zuen.[2]

16 urterekin Tolosara egin zuen salto eta Urdiña Txiki elkartearen lizentziarekin hasi zen jokatzen. 19 urterekin afizionatuetara pasa zen.

Profesional moduan Tolosako Beotibar frontoian debutatu zuen 1973ko martxoaren 5ean. Ezkurra zuen aurrelaria eta Galartza I – Saizarren aurka jokatu zuen, partidua 18 - 7 irabaziz. Empresas Unidades enpresarekin hasi zen profesional, baina laster Eskulari enpresara pasatu zen Migel Soroaren eskutik.

Nahiz eta lehen mailako partidu batzuk jokatu, bigarren mailako pilotari moduan aritu zen. Hortaz binakako txapelketa ez zuen inoiz jokatu. Eskuz banakakoa bitan jokatuz zuen ordea. 14 urtez izan zen profesional. 1.000 partidutik gora jokatu zituen bere ibilbidean eta Tolosako Beotibarreko errekorra du: 347 partidu jokatu zituen bertan. Aintzat hartu behar da garai Tolosako Beotibarren larunbatero eta astelehenero jokatzen zirela partiduak eta batzuetan baita igandeetan ere. Arantzabe nahikoa finkoa zen Beotibarreko koadroan.

1987ko ekainaren 24an erretiratu zen Beotibar frontoian San Joan egunez, Tolosako egun nagusian alegia.

Lanbidez nekazaria izan zen.

Alkizako Sakamidra bailarako Basatxabal baserriko Kontxi Saralegi Olarrarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaben aita zen: Urko, Igor eta Alaitz.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Elizondo, Eli. (2006). Aranzabe Alkizako pilotaria. Oilategitik, 26-27 or..
  2. https://ataria.eus/komunitatea/joxemisaizar/1574936144098-beotibarren-etxean-bezala..
  3. «FUNERARIA ORIA EHORZTETXEA» www.funerariaoria.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

aldatu