Lot
Lot (okzitanieraz Òlt, ɔt ahoskatua;), Frantziako Okzitania eskualdeko departamendua (46 zk.). Prefektura Cahors hirian dago, eta mugakide ditu Corrèze, Cantal, Aveyron, Tarn eta Garona, Lot eta Garona eta Dordoina departamenduak.
Lot (46) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Okzitania |
Prefetura | Cahors |
Prefeta | Gérard Miquel - |
Azpiprefeturak | Figeac Gourdon |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 31 |
Udalerriak | 340 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 44°33′32″N 1°34′35″E / 44.5589°N 1.5764°E |
Azalera | 5.217 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 174942 |
Dentsitatea | 33.533,064979873 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
- Artikulu hau Frantziako departamenduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lot (argipena)».
Lot ibaiak ematen dio izena.
Klima
aldatuLoteko erdialdeko eskualdean, kontrako bi klima-motek egiten dute topo: batetik, iparraldetik, mendialdeko klima heltzen da, Massif central mendigunearen hurbiltasuna dela medio; hegoaldetik, berriz, klima epelagoa dator, Akitaniako arroaren eta Garona haranaren eraginez.
Turismoa
aldatuJarduera ekonomiko nagusia turismoa da Loten.
Leize eta haitzulo ugari daude, eta horma-artea ere ikusgai izaten da batzuetan. Oso ezagunak dira, adibidez, La grotte du Pech Merle (Cabrerets) eta Le gouffre de Padirac.
Departamenduaren hego-mendebaldea, Lot harana, mahastizaintza-tradizioa duen Frantziako eskualde zaharrenetako bat da. Horren erakusgarri dira Cahors sor-markako ardoak.
Autoire, Loubressac, Saint-Cirq-Lapopie eta Carennac Frantziako herri politenen zerrendan sailkatuta daude. Frantziako probintziako lekuen artean, Rocamadourrek jasotzen du bisitari gehien, Le Mont-Saint-Michelen atzetik.
Figeacen, Champollion Museoa dago, non Rosetta harriaren erreprodukzio erraldoi bat ikus baitaiteke.