Lorena Conde
Lorena Conde | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ponte Sampaio (en) , 1980ko otsailaren 22a (44 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Santiago de Compostelako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, aktorea eta antzerkigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Lorena Conde Martínez (Puente-Sampayo, Pontevedra, 1980ko otsailaren 22a) galiziar antzezle, antzerkigile eta poeta da.[1]
Biografia eta ibilbidea
aldatuLorena Conde Filologia Hispanikoan lizentziaduna da eta Arte Dramatikoan graduatu ondokoa Santiagoko Unibertsitatean (USC). Era berean, Eskulturaren Arte Aplikatuetan Goi Mailako graduatua da Mestre Mateo Escola de Arte e Superior de Deseñon (EASD).[2]
Antzezle gisa hasi zuen bere ibilbidea eta, geroago, unibertsitateko antzerkian zuzendari gisa, bi jarduerak uztartuz. 1999az geroztik, antzezle gisa lan egiten du Galiziako zenbait antzerki-konpainiatan. 2000. urtetik aurrera, besteak beste, Captatio Benevolentiae, Enlata Teatro edo Harapo Teatro konpainietako zuzendari izan zen, eta, beraientzat, antzezteko testuak idatzi edo egokitu zituen. 2013an, Matrioshka Teatroren sortzaileetako bat izan zen, eta María Casares sari batzuk irabazi zituen, 1967tik Galiziako Aktoreen Elkarteak arte eszenikoei urtero ematen dizkienak.[3] Matrioshka Teatrorentzat diseinatzaile, aktore eta bere Manawee ikuskizuna idazten du.[4]
Poeta gisa, Miguel González Garcés sariaren XVIII. edizioa irabazi zuen 2016an, Entullo liburuarekin.[5] Lan honetan, batez ere, "originaltasuna irudien eraikuntzan eta gaiaren tratamenduan: gorputza berreraikitze-espazio gisa ikustea, degradazio fisiko eta emozionaleko prozesu batean" baloratu zen.[4]
Urte batzuk geroago, 2020an, Cidade de Ourense poesia saria jaso zuen, As puntas da louza. Cancioneiro popular da labor lanagatik. Epaimahaiak obraren hizkuntza-kalitatea eta estetika zaindua nabarmendu zituen. Azpimarratzekoa da, gainera, emakume langileen problematika sartu zuela galizierazko poesian, eta zaintzak eta kontziliazioaren zailtasunak erdigunean jarri zituela.[6]
2020an bertan, III. María Victoria Moreno Saria irabazi zuen Velloucas e minchas kontakizunarengatik. Bertan, inklusioa, samurtasuna eta maitasuna nagusi diren belaunaldi ezberdinetako bost emakume agertzen dira.[7]
Obra
aldatuPoesia
aldatu- Entullo (2017). Coruñako Diputazioa. ISBN ά9812-299-2.
- O perfil da boca (2020). Urutau.[8]
Antzerkia
aldatuSariak
aldatu- 2016: XVIII. Miguel González Garcés saria, Entullo poesia-liburuarekin.[4][5]
- 2020: María Victoria Moreno III. saria, Velloucas e minchas lanagatik.[11]
- 2020: XXXVI. Cidade de Ourense Poesia Saria, As puntas de louza. Cancioneiro popular de labor lanarrekin.[12]
- 2020: Filomena Dato saria, Ave del Paraíso lanagatik.[13]
Erreferentziak
aldatu- ↑ letraenobras.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
- ↑ Txantiloi:Gl-ES «EASD Mestre Mateo. Escola de Arte e Superior de Deseño» EASD MESTRE MATEO (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Debut de la compañía Matrioshka Teatro con el espectáculo "C'est la vie"» www.elcorreogallego.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Lorena Conde presenta «Entullo», poemario ganador del... - NUMAX» numax.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
- ↑ a b «Novas» www.dacoruna.gal (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ourense, Redacción |. (2020-09-26). «La pontevedresa Lorena Conde gana el 36 Premio de Poesía Cidade de Ourense» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- ↑ (Galizieraz) «A pontevedresa Lorena Conde é a gañadora da terceira edición do certame literario María Vitoria Moreno» Pontevedra Viva (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- ↑ » O perfil da boca. (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pontevedra, Diario de. (2020-09-11). «Lorena Conde: "A muller galega do rural está como esvaída cando é unha figura clave"» Diario de Pontevedra (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ponteatro terá tres pezas en febreiro, marzo e maio» La Voz de Galicia 2021-01-09 (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pontevedra, Diario de. (2020-09-16). «Lorena Conde gaña o III Premio María Victoria Moreno» Diario de Pontevedra (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Región, La. (2020-09-26). «Lorena Conde: "A condición obreira acentúase na muller, que lidia co machismo e o capitalismo á vez"» La Región (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- ↑ «Apiario» apiario.eu (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).