[go: up one dir, main page]

Lifford (irlanderaz Leifear), Irlandako Donegalgo konderriaren ekialdean dagoen udalerri bat dago. Finn haranan dago, Finn ibaia, Mourne ibaia eta Foyle ibaia topatzen diren lekuan. Nahiz eta Irlandako Errepublikaren udalerri bat izan, Ipar Irlandako mugarekin aurrez-aurre dago, Foyle ibaiko zubiaren bestaldean Ipar Irlandako Strabane udalerrira iragan daitekelarik. 4.837 biztanle ditu, hauetatik 1.448 baino ez herrian bertan.

Lifford
Leifear
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Ulster
Konderria Donegal konderria
PostakodeaF93
Geografia
Koordenatuak54°50′08″N 7°28′40″W / 54.835599°N 7.477913°W / 54.835599; -7.477913
Map
Altuera6 metro
Demografia
Biztanleria1.626 (2016)
Bestelako informazioa

Historia

aldatu

Lifford herria Manghus Ó Domhnaillek XVI mendean altxatutako gazteluaren inguruan eratuz joan zen.

1607ko Ulsterraren kolonizazioan Sir Richard Hansard izan zen inguruko lurretaz jabetu zena. Lurrak eskuratzearen ordainez Finn ibaia gurutzatzeko ferry zerbitzua ezarri beharra zeukan. Zerbitzu honek 1730 arte iraun zuen, zubia eraiki zen arte hain zuzen ere.

Gazteluari esker herria gotorleku britainiar garrantzitsua izan zen, 1920 Irlandaren banaketan Errepublikan sartzea erabaki zuen arte.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Udaletxe zaharra
  • Prior Endowed eskola
  • San Lugadius eliza

Iruditegia

aldatu


Kanpo estekak

aldatu