Lierni Azkargorta
Lierni Azkargorta Ruiz de Egino (Lazkao, Gipuzkoa, 1979ko abuztuaren 21a) gipuzkoar erizaina eta idazlea da.[1]
Lierni Azkargorta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lazkao, 1979ko abuztuaren 21a (45 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Zaragozako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | erizaina eta idazlea |
Biografia
aldatuErizaintza ikasketak egin zituen Donostiako EHUn, eta ondoren Fisioterapia ikasketak Zaragozako Unibertsitatean.
Lehiaketa desberdinetan saritua izan da: ipuin alorrean, Laudioko Udala eta Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketan (1999an), Eibarko Hiria Gazteen Ipuin Lehiaketan (1998, 2001 eta 2002 urtean) eta Lizarrako Maria de Maeztu Literatur Lehiaketan (2001, 2002, 2019 eta 2020an). Argi-itzalak izenburupeko ipuina, Emakume begiradak (Montejurra, 2002) izeneko liburuan argitaratua izan zen beste ipuin saridun batzuekin batera.
Poesia alorrean, 2020an Lasarte-Oriako Literaturako XXXIV. Lehiaketan saritua izan zen.
2021ean Iruñea Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketa irabazi zuen.[1][2] Urte berean ere, lehen liburua argitaratu zuen, Eripoemia izenburuko poesia-bilduma.
2022an Iruntzian lanarekin "Nafar Ateneo» IV Nazioarteko Poesia Sariketan garaile gertatu zen.[3]
Lanak
aldatuPoesia
aldatu- Eripoemia (2021, Denonartean)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Garaialde, Olaia. (2021-07-27). «Atzekoz aurrera. Lierni Azkargorta, erizaina eta idazlea» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
- ↑ «Lierni Azkargorta: "Osasungintzako gaiak eta poesia elkartu nahi izan ditut" - Iruñerria» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ Atenea. (2022-03-09). “Iruntzian” de Lierni Azkargorta ganadora del IV Premio Ateneo Navarro en euskera. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
Kanpo estekak
aldatu- Lierni Azkargortari elkarrizketa: Poesia eritasunean sendabide Euskadi Irratia, 2022.02.14