Leipoa ocellata
Megapodio (Leipoa ocellata) Leipoa generoko animalia da. Hegaztien barruko Megapodiidae familian sailkatua dago.
Leipoa ocellata | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Galliformes |
Familia | Megapodiidae |
Generoa | Leipoa (en) |
Espeziea | Leipoa ocellata |
Datu orokorrak | |
Masa | arra: 2,4 kg 175 g emea: 1,8 kg |
Kumaldiaren tamaina | 12,8 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 63 egun |
Neurriz eta kolorez eper emearen antzekoa da. Eperrak baino kolore biziagoak ditu, eta lepoan luma beltzezko zerrenda bat izaten du. Oso hanka sendoak ditu, eta horiez baliatzen da lurrez habia egiteko. Arrautzak ez ditu txitatzen; lur pila batez estalirik hostoak usteltzen utzi, haren barrenean arrautzak jarri eta hostoen hartzidura beroa uneoro kontrolatuz, hartan txitatzen dira arrautzak. Australiako erdian eta hegoaldean bizi da.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-4-24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez)BirdLife International (2012) Species factsheet. www.birdlife.org webgunetitik jaitsia 2012/05/07an
- ↑ (Ingelesez) IOC Master List