Laura Ester
Laura Ester Ramos (Peñaparda, Salamanca, 1990eko urtarrilaren 22a), waterpolo jokalaria da, eta emakumezkoen Ohorezko Mailan CN Sabadellen eta Espainiako selekzioan atezain gisa jokatzen du.
Laura Ester | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1990eko urtarrilaren 20a (34 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Hezkuntza-maila | lizentzia |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria |
Pisua | 58 kilogramo |
Altuera | 170 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
LENek 2017ko Europako jokalaririk onena bezala aukeratua[1], mundu txapelduna 2013an[2], bi aldiz Europako txapeldun (2014 [3] eta 2020) eta Olinpiar txapeldunorde 2012 eta 2020an[4][5].
Biografia
aldatuBere ama Peñapardan (Salamanca) jaio zen, eta bertan pasatzen zituen udak txikitatik. Izan ere, 2013ko Bartzelonako Munduko Txapelketa irabazi ostean, Peñapardako udalak bere izena jarri zion uretako udal multzoari, "Laura Ester Ramos Udal Igerilekuak" izena jarriz[6].
Ibilbidea
aldatu2009/10 denboraldian, CE Mediterrani-ko beheko kategorietan trebatua, Ohorezko Dibisioko ligako titulua irabazi zuen klub horrekin[7]. Urte horretan bertan, CN Sabadellekin fitxatu zuen, eta txapel nagusi guztiak, talde horrekin irabazi ditu.
Espainiako selekzioarekin, Bartzelona 2013an[2] txapelketako atezain onena izendatu, eta txapelketako talde idealean sartu zuten[8]. Europako txapelduna Budapest 2014an[3], eta olinpiar txapeldunordea Londresko 2012ko Olinpiar Jokoetan eta Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetan[4].
2017ko Budapesteko Munduko Kopan eta Málaga 2008an[9] zilarrezko dominak lortu zituen[10], eta brontzezkoa 2018ko Bartzelonan[11].
Olinpiar Jokoak
aldatu2012an Londresen, parte hartu zuen Espainiako taldearekin, eta zilarrezko domina lortu AEBko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Australiakoaren aurretik (brontzezkoa); 2016an Rio de Janeiron, parte hartu, eta 5. postua lortu zuen, eta 2020an Tokion (COVID zela eta 2021ean jokatuko zirenak), berriro, zilarrezko domina eskuratuko zuen, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Hungariakoaren aurretik (brontzezkoa). Tokion honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Marta Bach, Anni Espar, Clara Espar, Laura Ester, Judith Forca, Maica Garcia, Irene González, Paula Leitón, Beatriz Ortiz, Pilar Peña, Elena Ruiz, Elena Sanchez eta Roser Tarragó-k [12][13].
Emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres Erresuma Batua |
Waterpoloa emakumezkoa[14] | |
2020 | Tokio Japonia |
Waterpoloa emakumezkoa[15]. | |
Munduko txapelketa | |||
2013 | Bartzelona Katalunia |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2017 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2019 | Guangzhou Hego Korea |
Waterpoloa emakumezkoa | |
Europako txapelketa | |||
2008 | Malaga Espainia |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2014 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2018 | Bartzelona Katalunia |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2020 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa emakumezkoa |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Laura Ester, nombrada mejor waterpolista de Europa» Diarios As 23 de enero de 2018.
- ↑ a b «Barcelona 2013: España gana el oro ante Australia en waterpolo femenino» La Vanguardia 2 de agosto de 2013.
- ↑ a b «España logra su primer título europeo al ganar a Holanda en la final» La Vanguardia 26 de julio de 2014.
- ↑ a b «Juegos Olímpicos: La selección de waterpolo femenino gana la medalla de plata» La Vanguardia 9 de agosto de 2012.
- ↑ Europa Press. (7 de agosto de 2021). España repite la plata en waterpolo femenino ante la 'bestia' Estados Unidos. .
- ↑ «Piscinas con nombre de campeona del mundo» ABC 19 de agosto de 2013.
- ↑ «El Mediterrani conquista su undécimo título liguero» Marca 2 de mayo de 2010.
- ↑ «Jennifer Pareja, MVP de los Mundiales» Marca 3 de agosto de 2013.
- ↑ «España se queda a las puertas del oro tras perder la final ante Rusia (8-9)» 20 minutos 12 de julio de 2008.
- ↑ «España, plata en el Mundial femenino de waterpolo» El Mundo 28 de julio de 2017.
- ↑ «España pasa página y logra un bronce inédito en el Europeo de waterpolo» El Periódico 27 de julio de 2018.
- ↑ «Laura Ester» olympedia.org 2022-01-24an begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Laura Ester» Olympics.com 2022-01-24an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
Junior mailako Espainiako selekzioa
aldatu- 2007ko Oportoko Munduko Junior Txapelketan 6. sailkatu zen.
- Brontzezko domina 2007ko Chanian jokatutako Europako Junior Txapelketan.
Klubak
aldatuLehiaketa nazionalak
aldatu- Ohorezko Maila (10): 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018 eta 2019[1].
- Erreginaren Kopa (8): 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2017, 2018 eta 2019[2].
- Espainiako Superkopa (9): 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018[3].
Nazioarteko lehiaketak
aldatu- Europako Kopa (5): 2011[4], 2013[5], 2014[6], 2016[7] eta 2019[8].
- Europako Superkopa (3): 2013[9], 2014[10] eta 2016[11].
Beste lehiaketa batzuk
aldatu- Kataluniako Kopa (10): 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018 eta 2019.
Banakako Sariak
aldatu- 2013ko Munduko Kopako ( FINA ) atezain onena.
- Europako emakumezko jokalari onena 2017 ( LEN ).
Sari bereziak
aldatuBereizketa | Urtea |
---|---|
Brontzezko domina - Kirol Merezimenduaren Errege Ordena [12] | 2013 |
Zilarrezko Domina - Kirol Merezimenduaren Errege Ordena [13] | 2014 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «El Astralpool Sabadell, campeón de Liga por decimoséptima vez» Diario As 18 de mayo de 2019.
- ↑ «El CN Sabadell campeón de la Copa de la Reina de waterpolo» Sport 10 de febrero de 2019.
- ↑ «El CN Sabadell se proclama campeón de la Supercopa por décima vez consecutiva» Marca 30 de septiembre de 2018.
- ↑ «El Sabadell hace historia al proclamarse campeón de Europa de waterpolo"» RTVE 23 de abril de 2011.
- ↑ «El Sabadell reina en Europa"» Diario As 27 de abril de 2013.
- ↑ «El CN Sabadell conquista su tercera Euroliga femenina» Diario As 12 de abril de 2014.
- ↑ «El CN Sabadell es otra vez el mejor equipo de Europa» Diario As 24 de abril de 2016.
- ↑ «La furia del Sabadell le da una quinta Euroliga mitológica» Diario As 20 de abril de 2019.
- ↑ «El CN Sabadell logra la Supercopa femenina de waterpolo y completa su palmarés» RTVE 7 de diciembre de 2013.
- ↑ «El CN Sabadell conquista la Supercopa de Europa» Marca 21 de noviembre de 2014.
- ↑ «El Sabadell se lleva la Supercopa de Europa ante el Mataró» Sport 6 de noviembre de 2016.
- ↑ Resolución de 27 de septiembre de 2013, de la Presidencia del Consejo Superior de Deportes. .
- ↑ Resolución de 31 de julio de 2014, de la Presidencia del Consejo Superior de Deportes. .