Laktasa
Laktasa[6] ornodun guztietan dagoen glukoproteina bat da. Fibronektina heste meharrean ekoizten den entzima hidrolitikoa da, laktosa molekula (disakaridoa) bere bi osagai monosakarido bihurtzen duena: glukosa eta galaktosa. Entzima hidrolitiko hori ugaztun guztiengan agertzen da, haurtzaroan ez ezik, baita helduaroan ere. Laktasarik ezak edo bere jarduera okerrak laktosarekiko intolerantzia izeneko gaitza eragiten du, laktosa digeritzeko arazoak dakartzana.
Ugaztunek ez ezik, bakterio laktikoek ere (Streptococcus, Lactobacillus...) laktasa ekoizten dute. Bakterio horiek gai dira laktosa katabolizatzeko, azido laktikoa sortuz (hartzidura homolaktikoaren bitartez).
Egitura
aldatuBost dominiotan banaturik dauden 1927 aminoazido ditu kate bakarrean. Dominioak honako hauek dira:
- 19 aminoazidotako seinale sekuentzia
- Sekuentzia luze bat helduen laktasan agertzen ez dena.
- Helduen laktasaren sekuentzia
- Mintzean ainguratzen den sekuentzia hidrofobikoa
- Karboxilo mutur hidrofilikoa.
Funtzioa
aldatuEntzima honek katalizatzen duen erreakzioa honako hau da:
- C12H22O11 + H2O → C6H12O6 + C6H12O6 + beroa.
Historia
aldatuHainbat ikerlarik proposatu dute mutazio eta eboluzioaren bidez, duela 7.500 urte inguru, agertu eta gizakiak mantendu zuela bere helduaroan ere laktasa entzima ekoizteko gaitasuna
Erreferentziak
aldatu- ↑ Genetikoki lotutako gaixotasunak LCTikusi/editatu erreferentziak Wikidatan. .
- ↑ a b c GRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000115850 - Ensembl, May 2017
- ↑ a b c GRCm38: Ensembl release 89: ENSMUSG00000026354 – Ensembl, May 2017
- ↑ Human PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.
- ↑ Mouse PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.
- ↑ Euskalterm: [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016]