Lai-Sang Young
matematikari estatubatuarra
Lai-Sang Lily Young (Hong Kong, 1952) zientziazko Henry & Lucy Moses Professorship katedra duen matematikaria da, eta gainera matematikako eta neurozientziako irakaslea da New Yorkeko Unibertsitateko Courant Institute of Mathermatical Sciences-en. Ikertzaile gisa bere interesak hauek dira: sistema dinamikoak, teoria ergodikoa, kaosaren teoria, probabilitate teoria, mekanika estatistikoa eta neurozientzia. Batez ere, ezaguna da 1998an berriro Markov metodoa Sinái billerreko eta beste sistema dinamiko hiperbolikoen korrelazio atzerapen esponentziala probatzeko erabiltzeagatik.