Ladakh
Ladakh ("mendate altuetako lurraldea") Jammu eta Kaxmir estatuko hiru eskualdeetako bat da, Siachen glaziarra eta Karakorum artean kokaturik. Indus ibaiak zeharkatzen du, Tibetetik etorrita. Bere biztanleen kultura tibetarrekin lotura estua du.[1]
Ladakh | ||
---|---|---|
India | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | India | |
ISO 3166-2 | IN-LA | |
Hiriburua | Leh eta Kargil (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 34°10′00″N 77°35′00″E / 34.1667°N 77.5833°E | |
Azalera | 59.196 km² | |
Mugakideak | Jamnu eta Kaxmir eta Himachal Pradesh | |
Demografia | ||
Biztanleria | 274.289 (2011) | |
Dentsitatea | 4,63 bizt/km² | |
Hizkuntza ofiziala | hindi eta ingeles | |
Ordu eremua | UTC+05:30 | |
ladakh.nic.in |
60.000 km² inguruko azalera dauka eta 275.000 bat biztanle, gehienak budistak direlarik, gutxiengo musulmanarekin. Leh da hiriburua (30.870 biztanle 2011an), eta bigarren hiri nagusia Kargil da (16.338). Klima oso muturrekoa da urtaro batetik bestera. Politikoki, lurralde ezegonkor batean dago kokatuta, India, Pakistan eta Txina artean. Aksai Chin mugako lurraldearekin gatazka nagusia da.
Bost zonaldetan dago banatuta: Ladakh, Nubra, Zanskar, Rupshu eta Kargil.
Barrutiak
aldatuHona hemen bere barrutiak:
Barrutia | Hiriburua | Azalera (km²) | Biztanleria 2001eko errolda |
Biztanleria 2011ko errolda |
---|---|---|---|---|
Kargil barrutia | Kargil | 14.036 | 119.307 | 143.388 |
Leh barrutia | Leh | 45.110 | 117.232 | 147.104 |
Historia
aldatuErdi Aroan, musulmanen inbasioa jasan zuten, XIII. mendetik XVI. menderaino. Orduan sortu zuten Namgyal dinastia, Bhagan erregearen eskutik, gaur egun arte iraun duena.
XVI. mendearen amaieran Baltiek konkistatu zuten lurralde hau. Hurrengo mendean, Tibeten aurkako gerran sartu ziren, Bhutanen alde kokatuz. XX. mendean eratu zuten gaur egungo estatua, Jammu eta Kaxmirrekoa.
2010eko Pakistango uholdeek gogor jo zuten lurraldea.
Geografia
aldatuLurralde mugakideak ditu Ladakh-ek iparraldean Baltistan eta Xinjiang (Txina), ekialdean Aksai Chin eta Xinzang (Tibet), hegoaldean Himachal Pradesh, hego-mendebaldean Punjab (Pakistan) eta mendebaldean Baltistan berriro ere.
Zazpi mila metroko mendiak daude zonalde honetan, Nun (7.135 m) eta Kun (7.077 m). 1953an lehehengo aldiz igo zuten bietako altuena, Bernard Pierre eta Pierre Vittoz-ek gidatutako espedizio frantziar-suitzar batek egindakoa.
Irudi galeria
aldatu-
Likirretik gertu.
-
Indus eta Zanskar ibaien bategitea.
-
Dharampalako tenplua (Leh).
-
Karakorumeko ekialdea, Nubrako ibarretik.
-
Bertako emakumea, jantzi tradizionalekin.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gillespie, A.. (2007). Ivana Marková & Alex Gillespie ed. In the other we trust: Buying souvenirs in Ladakh, north India. in: Trust and distrust: Sociocultural perspectives. Greenwich, CT: Information Age Publishing, Inc..