[go: up one dir, main page]

La Basu

Rap abeslari bilbotarra

La Basu (Etxebarri, 1983ko urtarrilaren 6a) (benetako izena Elena Caballero Villanueva) Etxebarriko rap abeslaria da.

La Basu

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElena Caballero
JaiotzaEtxebarri1983ko urtarrilaren 6a (41 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta raperoa
Musika instrumentuaahotsa

Facebook: elena.caballerovillanueva Twitter: labasu1 Youtube: UC-pQBiPsT0HW-PSPENzTMKQ Badok: la-basu Spotify: 3CLb7TiGhoimqfCZVQhjt3 iTunes: 1044286557 Last fm: La+basu Discogs: 5021962 Deezer: 8969720 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Txikitatik hartu zien bonbo kutxa eta errimen arteari afizioa. [1] 1990eko hamarkadan hasi zen rapeatzen. Raparen munduan Euskal Herrian zegoen emakume bakarretako bat zen eta 1999an emakumezkoen talde bat eratu zuen, Jungla Urbana.[2] 2001 urtean #k maketa kaleratu zuen, baina, osasun arazoen erruz 2002an eskenatokiak utzi behar izan zituen.

2013an itzuli zen Remixes maxiarekin eta 2015ean Aire es vida diska plazaratu zuen.[3] Bertan, Aneguria abeslariarekin batera, "Trakamatraka" abestia argitaratu zuen euskaraz. 2016an euskara hutsezko EPa atera zuen, Izotz erregina. Aneguriarekin batera, “Eskina Femenina” proiektuko kide da.[4] Elkarrekin abestu zuten Gure esku dago kanpaineko bideoklipa 2018an.[5][6]

2019an Donostiako Intxaurrondo Zentruan buruturiko Urban Femme jaialdian parte hartu zuen.[7]

Diskografia

aldatu
  • #k (2001), maketa
  • Remixes (2013), maxia
  • Aire es vida (2015, autoekoizpena), LP
  • Izotza Erregina (2016, Taupaka), EP [8]
  • Ni naiz izotz erregina (2017, autoekoizpena)[9]

Sariak eta errekonozimenduak

aldatu
  • 2019an Etxebarriko, bere jaioterria, jaien hasiera iragarri zuen suziria bota eta aldarripen pregoia ere irakurriko zuen.[10]
  • 2018ko Bilboko aratusteetan Mikel Martinez eta La Basu izan ziren Farolin eta Zarambolas.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Diez, Peru Azpillaga. ««Gutxik dakite, baina hip-hopa emakume batek sortu zuen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  2. «La Basu eta Aneguriarekin solasean, erritmo bizian rap musikaz» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  3. EiTB. La Basu: 'Rapa borroka-musika da; nire bizimodua'. (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).
  4. a b «Mikel Martinez eta La Basu izango dira Farolin eta Zarambolas Bilboko Aratusteetan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  5. «La Basu, Aneguria eta Angel Oiarbide, gaur gauean 'Gure Kasa' saioan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  6. Gure Esku Dago - Aneguria & La Basu (bideoklipa), Gure Esku dago, 2018
  7. (Gaztelaniaz) «Cuatro mujeres raperas abren el encuentro Urban Femme Jaialdia» GARA 2019-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  8. La Basu - Euskal Hip Hop Herria. (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).
  9. Ni naiz izotz erregina. (Noiz kontsultatua: 2017-12-03).
  10. West, Javi. «Inprobisaziozko pregoian, aldarrikapenak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).

Kanpo estekak

aldatu
Musika  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.