Kultura-ondare
Kultura-ondarea komunitate baten iraganaren berezko jaraunspen kulturala da, gaur egun arte mantendu dena eta gaur egungo belaunaldiei helarazi zaiena.
Azken urteetan kontzeptua hedatu den heinean, aberastu egin da eta kultura espresio berriak onartu ditu, eta besteak bete, kultura ondarea bi azpikategoria nagusitan sailkatzen da: materiala eta immaterial edo ukiezina.
Kultura ondarea, kultura ondasunen multzoa da.
Lege babesa
aldatuEremu politiko eta legalean, ondasun jakin batzuk herri, eskualde, estatu edo gizateria osoaren kulturarako garrantzitsutzat jotzen dira eta juridikoki horrela sailkatzen dituzten entitateek ondasun horien zaintza eta babesa bermatzen dituzte. Horrela, etorkizuneko belaunaldientzako behar bezala kontserbatu nahi da, eta horiek erabili, gozatu edo bisitatzen dituzten guztientzat aztergai eta esperientzia emozionalen iturri izan daitezen.
Egungo kultura ondasun kontzeptua zehaztu zen ofizialki lehenengoz Europan 1945. urtean Hagan egin zen Gatazka Armatuetan Kultura Ondasunak Babesteko Konbentzioaren bidez.[1]
UNESCOk, Gizateriaren ondare sailkapenaren izendapena ematen du. Estatu bakoitzak, bere kultura ondasun eta sailkapen mailak garatu ditu. Adibidez, Frantziak Monumentu historiko irudi legala dauka, eta Espainiak, aldiz, Kultura Intereseko Ondasuna (BIC). Erresuma Batuan, Scheduled Monument irudia erabiltzen da.
Estatu barruko lurralde batzuk ere bere legedia garatu dute, hala nola Euskadiko Autonomia Elkargoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak.
Kultura ondasunak fisikoak edo ukiezina izan daiteke. Azken kasu horretan Kultura Ondare Immaterial izena ematen zaio, eta babes maila altuena ematen du UNESCOk irudi honetaz baliatuta: Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial. Kultura ondare materialen artean, ondare arkitektonikoa izaten da ezagunena. Bestalde, aurretik garrantzia ematen ez zitzaion industria ondareari balio handiagoa eman zaio azken urteetan. Beste azpikategoria gisa ikus dezakegu ondare arkeologikoa, batzuetan, bere balioa ez baita agerikoa.
Beste ondare mota batzuek ere ezagutza ofiziala lortu dute, hala nola natura ondareak.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ GARCÍA CUETOS, Maria Pilar. El patrimonio cultural. Conceptos básicos. Zaragoza. Prensas Universitarias de Zaragoza, 2011. ISBN 978-84-15274-56-8 Ikusi hemen [ikusia: 2020-05-20]
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Patrimonio. Indicadores UNESCO de Cultura para el desarrollo. Manual metodológico. UNESCO, 2014. {{ISBN|978-92-3-300001-8}}
- (Gaztelaniaz) Esatur servicios. Patrimonio cultural: concepto y tipos. Artículo gestión cultural. 2018-08-03
- Kultura Ondarea - Zer da Kultura Ondarea. Kultura ondarea. 2013-11-24
- Modulu-lana. 2011-12-08
- (Gaztelaniaz) Altuna, Jesus. El Patrimonio arqueológico. Kulturaren Euskal Kontseilua. Kulturaren euskal plana. Txostenak. Área 1- Patrimonio Cultural 1. Arloa- Kultura Ondarea 2003ko otsaila.