[go: up one dir, main page]

Kufa[1] (arabieraz: الكوفة‎, Al-Kūfa) Irakeko hiri bat da; Bagdadtik 170 km inguru hegoalderantz dago. Najafeko probintzian dago, Najaf hiriburutik 10 km ipar-mendebaldera. 2003. urtean 110.000 biztanle zeuden. Bestalde, Karbala eta Najaf hiriekin batera, Irakeko xiiten hiru gune nagusietako bat da.

Kufa
الكوفة
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Irak
Governorate of IraqNajafeko probintzia
Izen ofizialaالكوفة
Jatorrizko izenaالكوفة
Geografia
Koordenatuak32°02′N 44°24′E / 32.03°N 44.4°E / 32.03; 44.4
Map
Altuera30 m
Demografia
Biztanleria171.305 (2018)
5.205 (2015)

Historia

aldatu

Kufa hiria VII. mendean sortu zuten, arabiarren etorrera hartzeko gunetzat, eta Mesopotamia hegoaldeko hiriburutzat. Aurretik zegoen herrigunea Sasaniar Inperiokoa zen; 638. urte ingurutik aurrera auzo arabiarrak gehitzen joan zitzaizkion herriari. Hainbat eraikuntza egin zituzten inguruan, meskita eta 20.000 lagunentzako besteko ur-biltegia, besteak beste. Eraikuntzarako zerabilten material nagusia adreilu errea zen. Arabiar gehienak musulmanak ziren, baina baziren kristauak eta juduak ere.

Agintearengatik sortu ziren gatazkak gorabehera, Kufan kultura-gune indartsua garatu zen; besteak beste, arabieraren eskola filologiko garrantzitsuenetariko bat eratu zen; Basoran zegoen beste eskola filologiko bat, eta biak lehiakideak ziren. Idazkerari dagokionez, Kufako eskolan kaligrafia kufikoa sortu zuten: arabieraz Korana idazteko erabili zen lehendabiziko alfabetoa izan zen, hain zuzen ere. Kufikoa, bere dotoreziagatik hilarrietan eta eraikuntzetan asko erabili zen, eta estiloaren izena hiriarenarengandik datorkio.

X. mendearen hasieran Buyid dinastiakoek Kufa ondoan Najaf hiri berria eraiki zuten; ondorioz, Kufaren ospea eta indarra beherantz joan zen. Edozein modutan ere, XII. mendean oraindik zutik zirauen meskitaren hondakinak gaur egun aztarnategi arkeologiko bihurtuta daude.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu