Korrokoi
Korrokoi, lazun eta dabeta izenak ere ematen zaizkien pertziformeen ordenako zenbait arrain osteiktiez esaten da. Mugilidae familia osatzen dute.
Korrokoi Mugilidae familiako arrain osteiktieen izen arrunta da[1].
Korrokoi | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Mugiliformes |
Familia | Mugilidae G. Cuvier, 1829
|
Azpibanaketa | |
ikusi testua
|
Askotan Chelon labrosus espeziea izendatzeko bakarrik erabiltzen bada ere, familia osoaren izena da. Euskal Herriko uretan bost espezie bizi dira:
- dabeta korrokoi (Mugil auratus)
- daplata (Mugil ramada)
- hondoetako korrokoi (Chelon labrosus)
- korrokoi begigorri (Mugil saliens)
- korrokoi bizkarbeltz (Mugil cephalus)
Taxonomia
aldatuTaxonomikoki, familia Mugiliformes ordenako kide bakartzat hartzen da, baina Nelsonen esanetan, haren egoera zalantzazkoa da oso[2]. Acanthopterygii goiordenakoak direla ziurra den arren, 1960ko hamarkadan Perciformes ordenan sailkatu zituzten[3]. Hala ere, zenbait adituk Atheriniformes artean sailkatu dituzte.
Edonola ere, familiak 72 espezie inguru ditu, 17 generotan banaturik:
- Agonostomus (Bennett, 1832)
- Aldrichetta (Whitley, 1945)
- Cestraeus (Valenciennes & Valenciennes, 1836)
- Chaenomugil (Gill, 1863)
- Chelon (Artedi en Röse, 1793)
- Crenimugil (Schultz, 1946)
- Joturus (Poey, 1860)
- Liza (Jordan y Swain, 1884)
- Moolgarda (Whitley, 1945)
- Mugil (Linnaeus, 1758)
- Myxus (Günther, 1861)
- Neomyxus (Steindachner, 1878)
- Oedalechilus (Fowler, 1903)
- Paramugil (Ghasemzadeh, Ivantsoff and Aarn, 2004)
- Rhinomugil (Gill, 1863)
- Sicamugil (Fowler, 1939)
- Valamugil (Smith, 1948)
Mugilidae (incertae sedis):
- Mugiloides chilensis (Molina, 1782)
Galeria
aldatu-
Agonostomus monticola
-
Liza macrolepis
-
Sicamugil cascasia
Banaketa
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Korrokoi. .
- ↑ Joseph S. Nelson Fishes of the World, 4th Edition ISBN 978-0-471-25031-9
- ↑ Gosline, W. A. (1961) "The Perciform Caudal Skeleton" Copeia 1961(3): 265-270. orr.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Korrokoi |
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Mugilidae |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |