Kortisona
Kortisona giltzurrungaineko guruinaren azalak jariatzen duen hormona esteroidea da, glukokortikoideetako familiakoa. Egitura kimikoa eta jarduerari dagokionez antz handia du kortisolarekin, baina honen aldean kontzentrazio txikiagoan dago odolean.
Kortisona | |
---|---|
Formula kimikoa | C21H28O5 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | C[C@]12CCC(=O)C=C1CC[C@@H]3[C@@H]2C(=O)C[C@]4([C@H]3CC[C@@]4(C(=O)CO)O)C |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono |
Mota | pregnane steroid (en) eta Esteroide |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | 225,5 °C |
Masa molekularra | 360,193674 Da |
Erabilera | |
Rola | 5-lipoxygenase inhibitor (en) , selective glucocorticoid receptor agonist (en) , antiinflamatorio eta primary metabolite (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | MFYSYFVPBJMHGN-ZPOLXVRWSA-N |
CAS zenbakia | 53-06-5 |
ChemSpider | 193441 |
PubChem | 222786 |
Reaxys | 1356062 |
Gmelin | 16962 |
ChEMBL | CHEMBL1499 |
EC zenbakia | 200-162-4 |
ECHA | 100.000.149 |
MeSH | D003348 |
RxNorm | 2878 |
Human Metabolome Database | HMDB0002802 |
UNII | V27W9254FZ |
NDF-RT | N0000146287 |
KEGG | D07749 |
Kolesteroletik abiatuta sintetizatzen da, eta -bestalde- aldosterona hormonaren molekula aitzindaria da.
Kortisolaren antzera, kortisonak prozesu katabolikoak areagotzen ditu. Glukosaren odol-maila igotzen du, eta baita gantz azidoen odoleko kontzentrazioa ere.
Erabilera terapeutikoa
aldatuBotika moduan kortisona oso erabilia da zenbait gaixotasun tratatzeko. Alboko-ondorio kaltegarriak dituenez, baina, tratamendua mediku baten gainbegiratzepean eraman behar da beti.
Hanturaren aurkako efektu nabarmena duenez, hanturazko prozesuen tratamenduan erabiltzen da.
Immunitate-sistemaren jarduera gutxitzen duenez, gaixotasun autoimmuneen tratamenduan ere ezartzen da (artritis, lupus, Crohn gaitza...) eta baita alergia kasuetan ere.
Alboko-ondorioen artean aipagarrienak hauek dira: hipergluzemia, osteoporosia, gastritisa, hipertentsioa, amenorrea, orbaintze mantsoagoak eta portaera-aldaketak.
Kortisona baino farmakologian gehien erabiltzen direnak kortikosteroide sintetikoak dira, hots, kortisonaren deribatuak: prednisona, budesonida, dexametasona eta metilprednisolona, besteak beste.
Kanpo estekak
aldatu