Kontsonante igurzkari
Artikulazio-fonetikan kontsonante igurzkariak kontsonante mota bat dira. Kontsonante igurzkariak aire-emaria kanal estu batean zehar bortxatuz ahoskatzen dira, hori egiteko bi artikulatzaile hurbildu behar direla. Hurbildutako bi artikulatzaileei dagokienez, aukera zenbait daude: azpiko ezpaina gaineko hortzen kontra eramatea, adibidez [f] ebakitzeko; edo mihi-bizkarra ahosabai bigunaren kontra, gaztelania edo alemanaren [x]-ren kasuan bezala; edo mihiaren alboa haginen kontra, adibidez galesezko Llanelli hitzeko [ɬ]. Igurzkarien ebakeran sortzen den aire-emari ozenari igurzketa edo frikatzea esan ohi zaio.
Igurzkarien artean txistukariak aurkitzen dira. Txistukari bat egiteko, beste igurzkarien kasuan bezala, airea kanal estu batean zehar pasarazten da, baina ondoren hortzen ertzen aurka eramaten da, airea zuzentzeko mihia bilduz. Esate baterako, ingelesez [s], [z], [ʃ] eta [ʒ] txistukari igurzkariak aurki daitezke, eta euskaraz /s̻/ <z>, /s̺/ <s>, /ʃ/ <x> txistukari igurzkariak ditugu.
Igurzkari mota
aldatuTxistukariak
aldatu- [s] txistukari koroari ahoskabea
- [z] txistukari koroari ahostuna
- [s̪] txistukari horzkari ahoskabea
- [z̪] txistukari horzkari ahostuna
- [s̺] txistukari apikari ahoskabea
- [z̺] txistukari apikari ahostuna
- [s̟] txistukari bizkarraurreko ahoskabea
- [z̟] txistukari bizkarraurreko ahostuna
- [s̠] txistukari hobiosteko ahoskabea
- [z̠] txistukari hobiosteko ahostuna
- [ʃ] txistukari sabai-hobikari ahoskabea
- [ʒ] txistukari sabai-hobikari ahostuna
- [ɕ] txistukari hobi-sabaikari ahoskabea
- [ʑ] txistukari hobi-sabaikari ahostuna
- [ʂ] txistukari irauli ahoskabea
- [ʐ] txistukari irauli ahostuna
Txistukari guziak koroariak dira, baina horzkariak, hobikariak, hobiostekoak, sabaikariak edo irauliak izan daitezke. Bizkitartean, hobiosteko artikulazio gunean mihiak zenbait forma desberdin hartzen ahal du: kakotua, lepokaria edo apikaria; bakoitzak ikur eta izen desberdin bat hartzen du. Irauli prototipikoak azpi-apikariak eta sabaikariak dira, baina usu hobiosteko apikariaren ikurrarekin irudikatzen dira. Hobikari eta horzkariak lepokari eta apikariak izaiten ahal dira, baina ezberdintasun hau zeinu diakritikoen bidez adierazia da, eta ez ikur ezberdinen bidez.
Erdiko igurzkari ez txistukariak
aldatu- [ɸ] igurzkari biezpainkari ahoskabea
- [β] igurzkari biezpainkari ahostuna
- [f] igurzkari ezpain-horzkari ahoskabea
- [v] igurzkari ezpain-horzkari ahostuna
- [θ̼] igurzkari mihi-ezpainkari ahoskabea
- [ð̼] igurzkari mihi-ezpainkari ahostuna
- [θ], [θ̟] igurzkari horzkari ez txistukari ahoskabea
- [ð], [ð̟] igurzkari horzkari ez txistukari ahostuna
- [θ̠], [ɹ̝̊] igurzkari hobikari ez txistukari ahoskabea
- [ð̠], [ɹ̝] igurzkari hobikari ez txistukari ahostuna
- [r̝̊] igurzkari dardarkari ahoskabea
- [r̝] igurzkari dardarkari ahostuna
- [ç] igurzkari sabaikari ahoskabea
- [ʝ] igurzkari sabaikari ahostuna
- [x] igurzkari belar ahoskabea
- [ɣ] igurzkari belar ahostuna
- [ɧ] igurzkari sabai-belar ahoskabea
- [χ] igurzkari ubular ahoskabea
- [ħ] igurzkari faringal ahoskabea
- [ʜ] igurzkari epiglotal ahoskabea
- [ʢ] igurzkari epiglotal ahostuna
- [ʩ] igurzkari belo-faringal ahoskabea
- [ʩ̬] igurzkari belo-faringal ahostundua
Igurzkari albokariak
aldatu- [ɬ̪] igurzkari albokari horzkari ahoskabea
- [ɮ̪] igurzkari albokari horzkari ahostuna
- [ɬ] igurzkari albokari hobikari ahoskabea
- [ɮ] igurzkari albokari hobikari ahostuna
- [ɬ̠] igurzkari albokari hobiosteko ahoskabea
- [ɭ˔̥] edo [ꞎ] igurzkari albokari irauli ahoskabea
- [ɭ˔] igurzkari albokari irauli ahostuna
- [ʎ̥˔] edo [ʎ̝̥] igurzkari albokari sabaikari ahoskabea
- [ʎ̝] igurzkari albokari sabaikari ahostuna
- [ʟ̝̊] igurzkari albokari belar ahoskabea
- [ʟ̝] igurzkari albokari belar ahostuna
Esate baterako, ll igurzkari albokaria da Lloyd hitzan.
Igurzkari eta hurbilkariak adierazteko erabiliak diren IPA ikurrak
aldatu- [ʁ] igurzkari ubular ahostuna
- [ʕ] igurzkari faringal ahostuna
Hizkuntza batek ere ez ditu bereizten igurzkari ahostunak eta hurbilkariak ahoskune horietan, beraz sinbolo bera erabilia da bientzat.
Pseudo-igurzkariak
aldatu- [h] trantsizio glotal ahoskabea
- [ɦ] trantsizio glotal arnaskaria
Igurzkari hasperendunak
aldatuAskotan igurzkariak ahostunak dira, baina oro har igurzkari ahostunak ez dira igurzkari ahoskabe soilak (tenuis) bezain ohikoak. Beste fonazio batzuk ere gerta daitezke fonazio hori leherkarietan duten hizkuntzetan. Hala ere, fonemikoki hasperendunak diren igurzkariak ez dira ohikoak. Oposaketa hau duten hizkuntzen artean korearra dago, non [sʰ] eta [s] kontrastiboak diren.
Igurzkari sudurkariak
aldatuFonemikoki sudurkarituak diren igurzkariak arraroak dira, baina hizkuntza batzuetan agertzen dira. Esate baterako ekialdeko arabiar hizkuntzetan /z̃/ bada, umbundu hizkuntzan /ṽ/ bada, eta kwangali eta zuberera hizkuntzatan /h̃/ bada.
Euskaraz
aldatuKontsonante igurzkariak
aldatu- Txistukari ahoskabeak: /s̻/, /s̺/, /ʃ/.
- /s̻/ igurzkari lepokari hobikaria (lepo-hobikaria)
- /s̺/ igurzkari apikari hobikaria (apiko-hobikaria)
- /ʃ/ igurzkari hobiostekoa
Eta jakin behar da hiru ahoskune horietan, beste ahosmolde bat badela; afrikatuak: /t͡s̻/ /t͡s̺/ /t͡ʃ/.
Beste igurzkari ahoskabeak: /f/, /x/.
- /f/ igurzkari ezpain-horzkari ahoskabea fonema da gaur egungo euskaran (lehenago ez: festa / pesta; Fernando / Pernando)
- /x/ igurzkari belar ahoskabea hegoaldean bakarrik. Han ere ez da orokorra (nafarreraz eta bizkaieraz maileguetan soilik).
- Banaketa:
- Hitz hastapenean (/#_): /s̻/ eta /s̺/ maiz, /t͡s̻/ /t͡s̺/ urriak (tzar, tzakur). Aldiz, /ʃ/ eta /t͡ʃ/ ren banaketa desberdina da euskalki batetik bestera.
- Bokal artean (/V_V): /s̻/ eta /t͡s̻/ ,/s̺/ eta /t͡s̺/ arteko oposaketa tinkoa: azal, izan, atzo, etzi, etzan, esan, osaba, atso, otso…
- Herskari baten ondotik (/C_): maileguetan bakarrik (seksu, absolutu). Ekialdean, herskari + txistukari afrikatuak bilakatu dira (etsenplu, atsolutoki).
- Ozen baten ondotik (/n, l, r_): igurzkariak afrikatuak bilakatu dira: Antz, pentsa, beltz, eltze, hartz, ertz. Aldiz, ozen + igurzkari + herskari: beltz > belztu, hortz > horzkari, mendirantz > mendiranzko…
- Kontsonante bat aitzin (/_C): igurzkariak bakarrik: esne, ahizpa, gaixto, ixtorio. Konposaketan eta eratorpenean: afrikatuak igurzkariak bilakatzen dira: hotz > hoztu, hitz + tegi > hiztegi, hetsi > hesten…
- Hitz bukaeran (/_#): afrikatuak dira ohikoenak : mahats, latz ; baina igurzkariak ere posible dira : maiz, arnas.
Silaba egitura eta murriztapen fonotaktikoa
aldatu- Silaba koda hitzaren barnean:
Txistukari igurzkari bat, ondoko kontsonantearen ahotsarekin: esne [ez̺nẽ], ezti [es̻ti], ixtorio [iʃtoɾio]
Eta ezin dira afrikatuak igurzkarituak: mendirantz + -ko > mendiranzko, huts + -tu > hustu, beltz + tu > belztu
- Silaba koda hitzaren bukaeran:
Txistukari igurzkari bat /s̻/, /s̺/, /ʃ/: arnas, maiz, exkax...
Talde kontsonantiko orokorra: Txistukari igurzkaria + /t/: bost, zizt…
- Silaba topaketa murriztapenak, ahal direnak:
- Igurzkari + sudurkari: esne, asmo… (Txistukariaren alofono ahostuna [z] bakarrik)
- Igurzkari + herskari ahoskabe: asto, aske, ospa… (Txistukariaren alofono ahoskabea)
- Igurzkari + albokari: isla, eslaviar (Txistukariaren alofono ahostuna [z] bakarrik)
- Silaba topaketa murriztapenak, ezin direnak:
- Ozen + igurzkari: **nz, **lz, **rz (afrikatua behar: zientzia, funtzio...)
- Igurzkari + dardarkari: **sr, **zr
- Igurzkari + herskari ahostun: **sd, **sg, **sb
Elkartze zenbaitetan posible, batez ere morfema mugetan: sinesgaitza [s̺ĩnẽz̺ɣ̞ajt͡s̻a], ezberdin [ez̻β̞erð̞ĩɲ]
Kasu hauetan txistukaria ahostuntzen da.
Bestela, herskaria ahoskabetu: ez gara [es̻kaɾa], ez dut [es̻tut]
- Igurzkari + afrikatu:
Salbuespen gutxi: apeztzat.
Bestela, afrikatua herskari aurretik igurzkari egin: motz + -tzaile > moztaile.