Kepa Enbeita
Kepa Enbeita Rementeria, Urretxindorra, (Muxika, Bizkaia, 1878ko irailaren 8a - Areatza, Bizkaia, 1942ko abenduaren 12a) euskal idazlea eta bertsolaria izan zen.
Kepa Enbeita | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Muxika, 1878ko irailaren 8a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Areatza eta Muxika, 1942ko abenduaren 12a (64 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, idazlea eta poeta |
Izengoitia(k) | Urretxindorra |
Biografia
aldatuBenita Goiriarekin ezkondu zen 1902an eta zazpi seme-alaba izan zituzten: Bixenta, Balentin, Sabin, Miren, Imanol, Edurne eta Itziar. Abertzalea eta errepublika garaian mitinez mitin ibilitakoa. Osasun txarrekoa, Guardiara joaten zen aldi baterako 1919az ezkero. Gerra Zibilak Guardian harrapatu zuen (1936-1937); baserrira oso gaixorik itzuli zen eta ez zen bere onera gehiago etorri.[1]
Bertsolari ibilbidea
aldatuBizkaiak eman dituen bertsolari onenetakoa izan zen. Plazako bertsolaria eta bertsopapergilea zen, eta trebetasun handia erakutsi zuen bi molde horietan.
1905ean garaile izan zen, Txirritaren aurretik, Areetan (Getxo) egin zuten bertso lehiaketa batean.
Euskara, aberria eta kristautasuna izan ziren haren olerkien gai nagusiak.
Euzkadi, Euzkerea, Ekin eta Argia aldizkarietan eman zituen argitara bertsoak, eta bertsolari familia ospetsu eta emankor baten lehenengoa izan zen. Haren oihartzuna Euskal Herriko alde guztietara zabaldu zen eta bera izan zen Gipuzkoako bertsolarien alboan itzali xamar zeuden bertsolari bizkaitarrak gorengo mailara aterarazi zituen maisua.
Lanak
aldatuBiografia
aldatu- Kepa Enbeita Urretxindorra (1878-1942) (1978, Egilea editore)
Bertsoa
aldatu- Gure Urretxindorra (1971, Ekin)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Kepa Enbeita "Urretxindorra" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).