Kale Nagusiko 22. zenbakiko etxea (Orio)
eraikitako euskal ondare nabaria Orion
Kale Nagusiko 22. zenbakiko etxea Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen etxe bat da. Orioko Alde Zaharran dago, Kale Nagusia kaleko 22. zenbakian, Iturbide kalearekin gurutzatzen den lekuan, eta Pikota etxearen parean.
Kale Nagusiko 22. zenbakiko etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Orio) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Orio |
Koordenatuak | 43°16′37″N 2°07′36″W / 43.27683°N 2.12671°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 47 |
XVI. mendean eraikia izan zen. Oinplano angeluzuzena du. Jauretxe itxurako fatxada dauka, hareharrizko silarriz egina. Lau solairu ditu, bi bao solairu bakoitzean, lehen eta bigarren solairukoek hiru botoi bakoitzak, ederki landuak. Ate erromatar itxurakoa du, agian Orioko herrian geratzen den zaharrenetakoa. Beheko solairuan leiho leihoburudunak ditu, ederki molduratuak.