Kaiserslautern
Kaiserslautern Alemaniako Renania-Palatinatua estatu federaleko hiria da, Maguntzia hiriburutik 80 kilometro hegoaldera dagoena. Ia 100.000 biztanle ditu, baina hauetatik 38.000 inguru NATOk bertan duen Ramsteim Aire Baseko militar amerikarrak dira.
Kaiserslautern | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Alemaniako hiri-udalerria | |||||||||||||||||||||
Administrazioa | |||||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||||||||||||
Alemaniako estatua | Renania-Palatinatua | ||||||||||||||||||||
Alkatea | Klaus Weichel (mul) | ||||||||||||||||||||
Posta kodea | 67655, 67656, 67657, 67658, 67659, 67660, 67661, 67662, 67663, 67655–67663 eta 6750 | ||||||||||||||||||||
Udalerri kodea | 07312000 | ||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 49°26′41″N 7°46′08″E / 49.4447°N 7.7689°E | ||||||||||||||||||||
Azalera | 139,7 km² | ||||||||||||||||||||
Altuera | 251 m | ||||||||||||||||||||
Mugakideak | Kaiserslautern (en) eta Bad Dürkheim (district) (en) | ||||||||||||||||||||
Demografia | |||||||||||||||||||||
Biztanleria | 101.486 (2023ko abenduaren 31) 258 (2022) | ||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||
Dentsitatea | 726 bizt/km² | ||||||||||||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||||||||||||
Telefono aurrizkia | 06301, 0631 | ||||||||||||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||||||||||||
Hiri senidetuak | Davenport, Douzy, Saint-Quentin, Newham, Bunkyō, Brandenburg an der Havel, Pleven, Columbia, Silkeborg, Guimarães, Banja Luka eta Ivry-sur-Seine | ||||||||||||||||||||
Matrikula | KL | ||||||||||||||||||||
kaiserslautern.de eta kaiserslautern.de… |
Etimologia
aldatuLauter ibaiaren ertza Frederiko I.a Bizargorri kaiserrarentzat gustuko ehiza-lekua zen, eta horrek eman zion izena hiriari. Halakoa zen Frederikoren influentzia, hiria "Bizargorriren hiria" bezala ezagutzen zela, eta are gehiago, armarrian lutxo bat ageri da, Frederikoren arrainik gustukoena.
Historia
aldatuAurrehistoriako aztarnak aurkitu izan dira inguruan, baita 2.500 urte dituzten zelten hilobiak ere.
Lehen aldiz 882. urtean agertzen da Kaiserslautern dokumentuetan aipatuta. Erdi Aroan Lauter ibaian zegoen irla batean Frederiko I.ak gaztelua eraiki zuen (1152–1160), eta inguruan herria eratuz joan zen. 1162an Nanstein gaztelua eraiki zen 10 kilometrotara dagoen Landstuhl herrian, mendebaldeko pasabidea kontrolatu asmoz. 1276az gero hiri inperiala izan zen. Herria handituz joan zen, eta 1350an bi eliza garrantzitsuenen eraikuntza bukatu zen, Stiftkirche eta St. Martin's Kirche. 1375ean palatinatuaren barnean sartuta gelditu zen herria.
1522an protestantismoa hartu zuen, eta hurrengo mendean Hogeita Hamar Urteko Gerran suediar protestanteen eta espainiar katolikoen okupazioak jasan zituen; ekintza militarretan garrantzi handia izan zuen. Azkenik 1635ean Austriaren menpeko kroaziarren armada jabetu zen hiriaz, eta Kaiserslauternek zituen 3.200 biztanletatik 3.000 hil zituzten hiru egunen buruan. 1713an frantziarrek Frederikoren gaztelua suntsitu eta hiria eskuratu zuten.
1815ean Napoleondar Gerrak bukatzean hiria (eta Palatinatu osoa) Bavariaren menpe gelditu zen, 1918an Lehenengo Mundu Gerran frantsesek berriz okupatu zuten arte. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hiriaren %60a suntsitu zuten eta amerikarrek erresistentziarik gabe hartu zuten Kaiserslautern.
Kirolak
aldatuHiriko futbol-talde nagusia 1. FC Kaiserslautern da, zeinak lau Bundesliga eta bi Kopa irabaziak dituen. UEFA Kopako finalaurrekoak ere jokatu ditu bi aldiz.
Hiri senidetuak
aldatuKaiserslautern ondorengo hiriekin senidetua dago:
|
Demografia
aldatuIkus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Kaiserslauterngo Udalaren webgune ofiziala
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.