Kanfor-esneki
Kanfor-esnekia (Lactarius camphoratus) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso ohikoa Euskal Herrian. Ez da jangarria. Beste Lactarius batzuengandik bere usainagatik bereizten da. Normalean txikia da.
Kanfor-esnekia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius camphoratus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa, laster zabaldu egiten da, erdia apur bat hondoratu egiten zaio eta titi bat du, eta ertzak meheak ditu, hasieran makurtuak eta gero uzkurtuak. Azala marroi-gaztaina kolorekoa edo marroi-gorrixka du, erdian ilunagoa eta ertzetan argiagoa. Kolore biziagoko orbanak ditu.
Orriak: Itsatsiak edo dekurrenteak, orritxoekin, meheak, ugari eta estu, kapelaren antzeko kolorekoak, baina argiagoak eta espora-hautsez estaliak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Lehenengo betea eta gero hutsa, hauskorra, kapelaren antzeko kolorekoa, baina ilunagoa, pruinaduna eta orban ilunagoekin eta ardo kolorekoak oinarrian.
Haragia: Sendoa eta samurra, marroi-arrosatik gorri-ardo kolorekora, ilunagoa oinean, kokoaren edo txikoriaren usain handikoa eta zapore gozokoa edo apur bat mingotsa.
Esnea: Ugari, zuria eta ez da kolorez aldatzen, zapore gozokoa eta gero mingots samarra.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean. Camphoratus epitetoa berriz latinetik dator eta kanfor usaina duela esan nahi du. Bere usainagatik.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuBeste Lactarius usaintsu bat Lactarius glyciosmus da, kolore argiagoa duena, grisaxka, eta latexak pikondo-hostoaren edo kokoaren usaina duena.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean agertzen da, hostozabal eta koniferoen basoetan. Goroldioan ateratzen da sarri.[4]
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerika, Costa Rica, Kolonbia, Europa, Errusia, Japonia, Himalaiako mendikatea eta Brasil.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 148 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 363 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 98 or. ISBN 84-282-0865-4..