Julia Stupak
Julia Sergeievna Stupak (errusieraz: Юлия Сергеевна Ступак,[1] jaiotzez Julia Sergeievna Belorukova) (Sosnogorsk, 1995eko urtarrilaren 21a) eskiatzaile errusiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan lau domina eskuratu ditu iraupen-eskiko proban[2].
Julia Stupak | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sosnogorsk, 1995eko urtarrilaren 21a (29 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Nikita Stupak (en) (2019ko maiatza - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | iraupen-eskiatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibilbidea
aldatu2017ko Munduko txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen talde sprintean eta ordutik lehiaketatako podiumetan ohikoa izan da Stupak.
2018ko Pyeongchangeko Jokoetan brontzezko bi domina eskuratu zituen bakarka zein taldekako probatan[3]. 2021eko Munduko Kopako sailkapen orokorrean bigarren egin zuen, bai eta Munduko txapelketan ere.
2022ko Pekingo Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen 4 x 5 km errelebotan eta brontzezko domina ere eskuratu zuen talde sprintean, biak ala biak Natalia Nepriaieva alboan zuela[4].
Txapelketak
aldatuNeguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | Bakarkako sprinta | |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | 4 x 5 km erreleboak | |
2022 | Pekin ( Txina) | 4 x 5 km erreleboak | |
2022 | Pekin ( Txina) | Talde sprinta | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2017 | Lahti ( Finlandia) | Talde sprinta | |
2019 | Seefeld ( Austria) | 4 x 5 km erreleboak | |
2021 | Oberstdorf ( Alemania) | 4 x 5 km erreleboak | |
Munduko txapelketak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | Val di Fiemme ( Italia) | 4 x 3,33 km erreleboak | |
2014 | Val di Fiemme ( Italia) | Bakarkako sprinta | |
2015 | Almaty ( Kazakhstan) | Bakarkako sprinta | |
2015 | Almaty ( Kazakhstan) | 4 x 3,33 km erreleboak |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ (Ingelesez) «Athletes - Yulia STUPAK | Beijing 2022 Olympics» www.eurosport.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ (Ingelesez) Limited, Alamy. «Pyeongchang, South Korea. 13th Feb, 2018. Julia Belorukova from the Russian team wins bronze while USA's Jessica Diggins (l) and Russia's Natalia Neprjajeva come in behind her at the women's cross-country skiing classic sprint at the Alpensia Centre in Pyeongchang, South Korea, 13 February 2018. Credit: Angelika Warmuth/dpa/Alamy Live News Stock Photo - Alamy» www.alamy.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ «Germany and Norway clinch team sprint cross-country titles at Beijing 2022» www.insidethegames.biz 1645030749 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).