Juan Telleria
Juan Telleria Arrizabalaga (Zegama, 1895eko uztailaren 12a - Madril, 1949ko otsailaren 25a), musikagile gipuzkoarra izan zen.
Juan Telleria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zegama, 1895eko uztailaren 12a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1949ko otsailaren 26a (53 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Irakaslea(k) | Beltran Pagola |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta piano-jotzailea |
Genero artistikoa | zarzuela |
Musika instrumentua | pianoa |
- Artikulu hau musikagile zegamarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Telleria».
Biografia
aldatuZazpi urte zituela umezurtz gelditu zen, aita eta ama galdu ondoren. Hori zela eta, Baldomero Telleria osaba apaiza haren eta lau anaien arduradun bihurtu zen. Berarekin solfeo, piano eta harmonia ikasi zituen. 1911n Donostiara joan zen ikastera, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundurik, eta German Cendoya eta Beltran Pagola irakasle izan zituen.
1915ean Madrilera joan zen, Conrado del Campo eta Fernández Alberdi maisuekin ikasiz. Musika onduz aurrera atera zen. 1917ko irailaren 29an La Dama de Aitzgorri lana lehen aldiz eman zuen Donostian, Gran Casino zelako tokian, eta urte bereko azaroaren 17an Madrilen, eta arrakasta handia lortu zuen. 1919an Parisera joan zen, zinema aretoetan pianoa jotzen jardunez, Donostian eta Madrilen egin bezala. Hortik Alemaniara mugitu zen. 1927 eta 1947 artean musika lirikoa egin zuen batik bat, El joven pilotu, El cabaret de la Academia, Los Blasones edo Las viejas ricas zartzuelak konposatuz. Gainera, ganbara-musika eta erlijio-ereserki eta militarrak egin zituen, "Cara al sol" (jatorrizko izenburua "Amanecer en Cegama" zen) ereserki falangistaren egile izanda.[1][2]
Gerratean atxilotu zuten baina identitatea erabiliz, Agustin Telleria karlistarena, eta CNT sindikatuan afiliatuz, libre gelditu zen. Gerra urteetan Errepublikaren aldeko filmografian lagundu zuen, zenbait filmei musika jarriz, besteak beste, Defendemos nuestra tierra, 1938an, eta Mores de juventud, 1939an.
Gerra bukatu eta gero, frankistek omendu zuten. 1946 arte Madrilgo Kontsebatoriaren Ganbera-musikaren katedra izan zuen. Azken urte horietan obra batzuk egin zituen: Las viejas ricas (José María Pemán eta José Carlos de Lunaren testuekin), Alegre primavera, Julio Bravoren testu baten gainean...[3]
Egun, Zegamako hilerrian lurperatuta dago. Frankismo garaian herri horren erdian musikariari eskainitako oroitarria egon zen; Franco hil ondoren ETAren erasoa izan zuen eta, ondoren, kendu egin zen.
Kaleak
aldatuBai Madrilen eta baita ere Zegaman haren omenezko kaleak daude.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.mcnbiografias.com/app-bio/do/show?key=telleria-arrizabalaga-juan
- ↑ https://web.archive.org/web/20141006105533/http://www.eresbil.com/fmi/xsl/Musikaste/esp/browserecord_compositor_aa.xsl;jsessionid=E673F5F2FA294D6388984B97EAC176B2?-lay=Musikastegeneral&ID_BIO1=EEtel007&-find=-find
- ↑ https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/telleria-arrizabalaga-juan/ar-139311/
Kanpo-estekak
aldatu- "Telleria Arrizabalaga, Juan".T100,T110,T111.&xsface=on&etapaFace=1&fieldFace=T100,T110,T111 Juan Telleriaren katalogoa Eresbil webgunean.
- (Gaztelaniaz):Frankista ote zen Juan Telleria? erreportaia EITBn.
- (Gaztelaniaz):[1] Juan Telleria Auñamendi Enziklopedian.