Juan José Padilla
Juan José Padilla (Jerez de la Frontera, Cádiz, 1973ko maiatzaren 23a), izengoitiz Ciclón de Jerez eta Pirata deitua, espainiar toreroa da.
Juan José Padilla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan José Padilla Bernal |
Jaiotza | Jerez de la Frontera, 1973ko maiatzaren 23a (51 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Sanlúcar de Barrameda |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zezen-hiltzailea eta toreatzailea |
Kidetza | Opus Dei |
Izengoitia(k) | Ciclón de Jerez eta Torero Pirata |
Bizitza
aldatuJuan José Padilla 1973an jaio zen Jerez de la Fronteran. Algecirasko zezen plazan bihurtu zen zezenketari oso, 1994ko ekainaren 18an, Benítez Cubero ganadutegiko zezenekin; Pedro Castillo izan zuen aitabitxia, eta Niño de la Taurina lekukoa. 1995eko irailaren 10ean berretsi zuen alternatiba Madrilen, Marqués de Albaserrada ganadutegiko zezenekin, eta 1999ko ekainaren 6an aurkeztu zen Sevillan.[1] Urte horretako uztailaren 11n, arrakasta handia lortu zuen Iruñeko zezen plazan, Miura zezenen aurrean, eta bizkar gainean atera zuten entzierroaren atetik.[2]
1999ko sanferminetako arrakastak zezen plaza guztietako ateak zabaldu zizkion. Askotan toreatu behar izan zituen ganadutegi gogorrenetako zezenak. Sevillako Maestranzan, erraterako, 11 aldiz aurre egin behar izan zien Miura etxeko zezenei.[3] Adarkada ugari jasotakoa da. 2001eko uztailaren 14an, Iruñean, alderik alde zulatu zion lepoa Miura batek.[4] 2011ko urriaren 7an, Zaragozan, ezkerreko begia galdu zuen adar ukaldi baten ondorioz.[5]
2018 agur urtea izan zen. Uztailaren 7an Arevalon egindako zezenketan, buruko larruazala erauzi zion zezen batek.[6] Hala ere, bikain toreatu zuen Iruñean sei egun geroago, eta bizkar gainean atera zuten zezen plazatik.[7]
Polemikak
aldatuJardunbide polemikoak ere izan ditu Juan José Padillak. 2012an, zazpi hilabeteko espetxe zigorra eman zioten Hondarribiko udaltzain bati jotzea egotzirik.[8] 2017ko irailaren 16an, Villacarrillon egindako zezenketan, ikusle batek emandako bandera frankista hartu eta hura bizkarrean jarrita eman zion itzulia plazari. Egintza horrek gaitzespen asko bildu zituen. Padillak argitu zuenez, bandera hartzean ez zen ohartu zein armarri zeukan.[9]
Erreferentziak
aldatu- ↑ del Moral, Alvaro R.. Juan José Padilla: «Quería ser yo el que me quitara el vestido del torero». elcorreoweb.es (Noiz kontsultatua: 2018-7-15).
- ↑ Vidal, Joaquin. Puerta grande para Juan José Padilla. El País egunkaria, elpais.com (Noiz kontsultatua: 2018-7-15).
- ↑ Crivell, Carlos. Padilla, el héroe de las once corridas de Miura. El Mundo egunkaria, elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2018-7-15).
- ↑ Martinez, Luis. Juan José Padilla, herido muy grave en el cuello. El País egunkaria, elpais.com (Noiz kontsultatua: 2018-7-15).
- ↑ Zezen batek Juan Jose Padilla toreatzailea harrapatu du Zaragozan. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-7-15).
- ↑ Juan José Padilla sufre una aparatosa cogida en Arévalo. El País egunkaria, elpais.com (Noiz kontsultatua: 2018-7-15).
- ↑ Lorca, Antonio. “Padilla, quédate”. El País egunkaria, elpais.com (Noiz kontsultatua: 2018-7-15).
- ↑ Padillari 7 hilabeteko zigorra ezarri diote, polizia bati jotzeagatik. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-7-15).
- ↑ Alemany, Luis. Padilla tras pasear la bandera franquista: "Ni vi el escudo ni soy nostálgico de nada". El Mundo egunkaria, elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2018-7-15).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan José Padilla |