[go: up one dir, main page]

Jose Antonio Aduriz Zabala (Oiartzun, 1949ko azaroaren 1a - Bermeo, 2024ko uztailaren 30a) gipuzkoar fraide eta hizkuntzalaria izan zen. Frantziskotarra, Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatu zen. UZEIko lexikografo izatetik erretiroa hartu zuen. Adurizena lan isila izan zen EEBS corpusa, Hiztegi Batua, eta Euskaltzaindiaren hiztegia sortzeko prozesuetan; isila, baina funtsezkoa euskara noranahiko hori lortzeko.[1][2]

Jose Antonio Aduriz
Bizitza
JaiotzaOiartzun1949ko azaroaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBermeo2024ko uztailaren 30a (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Euskal Filologia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraklexikografoa
Lan nabarmenak
KidetzaUZEI
Euskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Inguma: jose-antonio-aduriz-zabala

1991n euskaltzain urgazle eta 2018an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.[1]

2024ko uztailaren 30ean hil zen Bermeon 74 urte zituela.

Euskaltzain urgazle eta ohorezkoa

aldatu
 
'Iritzi' hitza Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan.

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1991ko urtarrilaren 31n eta euskaltzain ohorezko 2018ko apirilaren 27an.[1]

Euskaltzaindiaren batzorde hauetan parte hartu zuen:[1]

UZEIko hizkuntzalaria

aldatu
 
Itziar Aduriz, Miriam Urkia eta Jose Antonio Aduriz lanean UZEI Ikastegian 1997an (Egunkaria, Edurne Koch).

Frantziskotarra izanik, berehala hurbildu zen Jakin aldizkariaren lantaldera,[3] eta talde hartatik abiatutako UZEIn eman zion euskararen normalizazioren aldeko lanei segida.[4] Erretiroa hartu arte, UZEIko Lexikografia Sailean aritu zen urte luzez, nagusiki, Euskaltzaindiarentzat lanean, LEF egitasmoan lehenbizi, eta ondoren hiztegigintzan. Zalantzarik gabe, bera izan da Hiztegi Batuaren eta gero Euskaltzaindiaren Hiztegiaren zutabe nagusietako bat. Bereak dira, bereziki, hiztegia osatzeko erabiliko ziren irizpideak finkatu eta osatzeko lan neketsua, bai eta lan hori aurrera eramateko behar zen pazientzia ere. Adurizena lan isila izan da; isila, baina funtsezkoa euskara noranahiko hori lortzeko.[4]

Argitaratutako lanak

aldatu

Liburuak

aldatu

Artikulu zientifikoak

aldatu

Euskaltzaindiaren Euskera aldizkarian:

  • Zalantzazko hainbat puntu morfosintaktiko (Euskera, 1985)[8]
  • Hiztegi batua, lanketa-eta onespen prozedurak (Euskera, 1991)[9]
  • LEF batzordearen proposamena Euskaltzaindiari (Euskera, 1991)[10]
  • Hiztegi batuaren datu-base lexikografikoa (Euskera, 1994)[11]
  • Eratorpenaz (Euskera, 1994)[12]
  • Lexiko batua (Euskera, 2002)[13]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Euskaltzaindia. Jose Antonio Aduriz Zabala. .
  2. «Jose Antonio Aduriz hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da» EITB 2024-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  3. a b Andereñoa, Ipar-aldeko; Zabala, Jose Antonio Aduriz; Zufiria, Iñaki Aizpurua; Allur, Arantxa; Ansa, Joan; Garitano, Felix; Altuna, Luis Haranburu; Rekondo, Joseba Intxausti et al.. (1972). Gure ikastola. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  4. a b «Jose Antonio Aduriz Zabala lankidea eta laguna, gogoan» UZEI 2024-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  5. Zabala, Jose Antonio Aduriz; Lasarte, Jabier Agirre; Agirre, Joan Mari; Anasagasti, Antton; Arzak, Joseba; Azkargorta, Xabier; Elortza, Iñaki; Errasti, Juan Martin et al.. (1985). Kirola 1: futbola. UZEI arg ISBN 978-84-7529-273-1. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  6. Zabala, Jose Antonio Aduriz; Lasarte, Jabier Agirre; Aiestaran, Pello; Langarika, Xabier Armendaritz Gonzalez de; Iparragirre, Xabier Arregi; Imaz, Rikardo Arrue; Arruabarrena, Teodoro; Villar, Lore Azkarate et al.. (1994). Pilota: kirol hiztegiak. UZEI arg (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  7. Zabala, Jose Antonio Aduriz; Kortabarria, Paulo Agirrebaltzategi; Olaizola, Joxe Arregi; Arabaolaza, Ramon Irizar; Zurutuza, Jose Luis. (2000). Asisko Frantzisko: idazkiak, biografiak eta garaiko dokumentuak. Asisko Klara: idazkiak. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  8. Zabala, Jose Antonio Aduriz; Sarasola, Jose Ramon Aizpurua; Arregi, Tere Barrenetxea; Esnaola, Aintzane Ibarzabal; Murua, M.; Jaka, Gotzon Nazabal; Berasategi, Joxan Ormazabal; Otegi, Iñaki Zubeldia. (1985). «Zalantzazko hainbat puntu morfosintaktiko» EUSKERA (30): 142–149. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  9. Sarasola, Ibon; Zalbide, Mikel; Azkarate, Miren; Aduriz, JJose Antonio; Sagarna, Andoni; Segurola, Iñaki. (1991). Hiztegi batua, lanketa-eta onespen prozedurak. Euskaltzaindia.
  10. Zabala, Jose Antonio Aduriz; Bengoetxea, Patxi Altuna; Villar, Miren Azkarate; Izagirre, Andoni Sagarna; Errazkin, Ibon Sarasola; Elustondo, Mikel Zalbide. (1991). «LEF batzordearen proposamena Euskaltzaindiari» EUSKERA (36): 475–480. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  11. Aduriz, Jose Antonio; Urkia, Miriam. (1994). «Hiztegi batuaren datu-base lexikografikoa» Euskera (Leioa: Euskaltzaindia).
  12. Zabala, Jose Antonio Aduriz; Bengoetxea, Patxi Altuna; Arbelbide, Xipri; Villar, Miren Azkarate; Lekunberri, Martxel Ensunza; Mendizabal, Patxi Goenaga; Garmendia, Jose Mari Larrarte; Urdangarin, Luis Mari Mujika et al.. (1994). «Eratorpenaz» EUSKERA (39): 1039–1058. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  13. Aduriz Zabala, Jose Antonio. (2002). Lexiko batua. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).

Kanpo estekak

aldatu