[go: up one dir, main page]

José Oneto

kazetari espainiarra

José Manuel Oneto Revuelta, kazetari gisa izenpetzen José Oneto eta Pepe Oneto bezala ere ezaguna (San Fernando, 1942ko martxoaren 14a - Donostia, 2019ko urriaren 7a) kazetari eta idazle espainiarra izan zen.

José Oneto

(1981)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Manuel Oneto Revuelta
JaiotzaSan Fernando1942ko martxoaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaDonostia2019ko urriaren 7a (77 urte)
Heriotza modua: septizemia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Jasotako sariak

Ibilbide profesionala

aldatu

Kazetaritzako titulua lortu ondoren, bere jarduera profesionala Diario Madrid egunkarian hasi zuen hura erregimen frankistaren aginduz 1971n itxi zuten arte. Trantsizio garaian France-Presse eta Colpisa agentzietan sartu zen. Azken horren bidez, hainbat egunkarik argitaratu zituzten bere kronika politikoak, tartean La Vanguardiak eta horrela analista politiko gisa ospea eraiki zuen[1].

1974an Cambio 16 aldizkarian hasi zen, informazio politiko eta ekonomikoari buruz idazten. 1975ean argitalpen zuzendariorde izendatu zuten eta handik gutxira zuzendari. Garai hartan aldizkari politikoa trantsizioko zurrunbuki informatiboaren ardatzetako bat bihurtu zen, milioi erdi ale saltzera iritsi baitzen. Cambio 16ren inguruan sortuta Grupo 16ko zuzendari nagusi ere izendatu zuten Oneto.

1986an Zeta taldean sartu zen eta Tiempo aldizkaria zuzentzen hasi zen. 1996. arte mantendu zuen erantzukizuna. Aldizkari politikoen Espainiako eragin-garaia itzali zen aldi berean, Tiempo izanik eragina izan zuen azkenetakoa.

Antena 3 Telebistako albistegietako zuzendaria izan zen 1996 eta 1998 artean. 2000. urtean, eta berriro 2016an, Madrilgo Telemadrideko erakunde publikoko administrazio kontseiluko kide izendatu zuten.

2019ko abuztuan, Donostian oporretan zegoela, apendizitis bategatik sartu zuten hiriko ospitale batean, baina okerrera egin zuen gaitzak, peritonitisa bilakatu baizitzaion, eta azkenik septizemia, urrian hil zelarik[2].

Argitalpenak

aldatu
  • Detrás de ti
  • Arias entre dos crisis 1973-1975, 1975
  • Cien días en la muerte de Francisco Franco, 1975
  • José María de Areilza, 1977
  • Los últimos días de un Presidente: de la dimisión al golpe de Estado, 1981
  • La noche de Tejero, 1981
  • ¿Adónde va Felipe?, 1983
  • Comando Madrid, 1984
  • El secuestro del Cambio, 1984
  • Anatomía de un cambio de régimen, 1985
  • La verdad sobre el caso Tejero: el proceso del siglo, 1985
  • Veinte años que cambiaron España, 1999
  • Cien días que cambiaron España, 2005
  • 23-F. La historia no contada, 2006

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Orozco, Román. (2019-10-08). «Muere el periodista Pepe Oneto a los 77 años» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).
  2. (Gaztelaniaz) «Muere el periodista Pepe Oneto a los 77 años» abc 2019-10-07 (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).