[go: up one dir, main page]

Johnny Paul Koroma (Tombodu, 1960ko maiatzaren 9a - Binkolo, Sierra Leona, 2017ko abuztuaren 10a edo 11; 2003ko ekainaren 1ean hiltzat jo zen) Sierra Leonako estatuburua izan zen 1997ko maiatzetik 1998ko otsailera. Limba etniako kidea izan zen. Sierra Leonako armadan sartu zen 1985ean eta Erresuma Batuan ofizial izateko ikasketak egin zituen. Fonday Sankohek zuzendutako Fronte Iraultzaile Batuaren gerrillaren aurka borrokatu zuen. 1996ko abuztuan, estatu-kolpe bat antolatzea leporatu zioten, eta espetxeratu egin zuten. 1997ko maiatzaren 25ean askatu zuten, estatu-kolpe baten ondoren, eta estatuburu izendatu zuten. Konstituzioa bertan behera utzi, alderdi politikoak debekatu eta gerrilla gobernuan sartzera gonbidatu zuen. Garai hartan zibilen sarraski ugari gertatu ziren. 1998ko otsailaren 6an, Nigeria buru zuten Mendebaldeko Afrikako tropek herrialdea inbaditu eta Koroma boteretik bota zuten. Koroma gerra krimenengatik eta gizadiaren aurkako krimenengatik auzipetu zuten eta 2003an Liberiara ihes egin zuen. Lekuko batzuek esan zuten hilda zegoela eta hiltzat jo zuten 2003ko ekainaren 1ean. Badirudi 2017ko maiatzaren 10ean edo 11n hil zela.

Johnny Paul Koroma

(1999)
Sierra Leonako presidente

1997ko maiatzaren 25a - 1998ko otsailaren 6a
Ahmad Tejan Kabbah - Ahmad Tejan Kabbah
Bizitza
JaiotzaTombodu (en) Itzuli1960ko maiatzaren 9a
Herrialdea Sierra Leona
HeriotzaLiberia2003ko ekainaren 1a (43 urte)
Hezkuntza
HeziketaRoyal Military Academy Sandhurst (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Alderdi politikoaPeace and Liberation Party (en) Itzuli

Kanpo estekak

aldatu
Biografia  Artikulu hau Sierra Leonako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.