Jersey City
Jersey City Estatu Batuetako ekialdeko hiria da, New Jersey estatuko bigarren hiri nagusia; estatu horren ekialdean dago, New Yorkeko Manhattan uhartearen parean; 247.597 biztanle (2010). Jerseyko portua New Yorkeko kaiaren barruan sartzen da, New Yorkera itsasoz iristen diren gai guztiak Jerseyko kaira sartzen baitira; New York hirigunearekin bat egiten du tunelen bidez. Hudson ibaiaren alboko penintsulan dago. Industriagune eta salerosketa-gune aipagarria da. Industria askotarikoa du; petrolio-findegiak, burdingintza, mekanika- eta kimika-lantegiak.
Jersey City Jersey City | |
---|---|
city in New Jersey (en) | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New Jersey |
County of New Jersey | Hudson konderria |
Alkatea | Steven Fulop (en) |
Izen ofiziala | Jersey City |
Jatorrizko izena | Jersey City |
Posta kodea | 07097, 07302-07308, 07310-07311 |
FIPS kodea | 34-36000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°43′N 74°04′W / 40.71°N 74.06°W |
Azalera | 54,735593 km² |
Altuera | 9 m |
Mugakideak | Hoboken, Union City, North Bergen, Secaucus, Kearny, Newark, Bayonne, Brooklyn eta Manhattan |
Demografia | |
Biztanleria | 292.449 (2020ko apirilaren 1a) 44.852 (2010) |
Dentsitatea | 5.343 bizt/km² |
Etxebizitzak | 103.880 |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1609 |
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en) |
Hiri senidetuak | Oviedo, Ahmedabad, Nantong, Ozamiz, Vitória, Saint John's, Samartín del Rei Aurelio, Cusco eta Manila |
jerseycitynj.gov |
Historia
aldatuGatazka ugari izan zen Jersey Cityn Estatu Batuetako Independentziaren aldeko gerran.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Jersey Cityren web-orria