Jean de Joinville
Jean de Joinville frantses kronikaria izan zen (?, 1224 – 1317ko abenduaren 24a). Xanpainako kondearen aholkularia izan zen, eta Luis IX.aren gortera jo zuen 1241ean. Gurutzaden aldekoa zen, eta San Luisen armadarekin Egiptora joan zen Siriari hegoaldetik eraso egitera. Erregearekin atxilo hartu eta garai berean askatu zituzten biak, eta lagun minak egin ziren. Elkarrekin itzuli ziren Frantziara, eta Xanpainako seneskal izendatu zuten. San Luisi ez zion lagundu zortzigarren gurutzadan, eta bera ere ez zedila joan eskatu zion. Le Livre des saintes paroles et des bons faits de notre saint roi Louis (1309, Luis gure errege santuaren hitz santuen eta egile onen liburua) erregearen bizitzari buruzko lan bikaina idatzi zuen frantsesez.
Jean de Joinville | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ezezaguna, 1224 |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Lehen hizkuntza | antzinako frantsesa |
Heriotza | ezezaguna, 1317ko abenduaren 24a (92/93 urte) |
Familia | |
Aita | Simon of Joinville |
Ama | Beatrice of Auxonne |
Ezkontidea(k) | Alix of Grandpré (en) Alix of Reynel (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | House of Joinville (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, idazlea, feudatory (en) eta biografoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean de Joinville |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.