Jenna Coleman
Jenna-Louise Coleman (Blackpool, Lancashire, 1986ko apirilaren 27a) Ingalaterrako aktorea da, Emmerdale telesailean Jasmine Thomas-en papera betetzeagatik[1] eta Doctor Who telesailean Clara Oswalden papera betez 11. eta 12. doktoreen bidaia-laguna izateagatik ezagun egin dena.
Jenna Coleman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jenna-Louise Coleman |
Jaiotza | Blackpool, 1986ko apirilaren 27a (38 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arnold School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, ahots-aktorea, video game actor (en) eta voiceover artiste (en) |
|
Doctor Who, Victoria eta The Cry telesailetan egindako lanarengatik hainbat sari jaso ditu.
Biografia
aldatuLancashireko Arnold Schoolen hasi zen antzezlanak egiten. Edinburgheko Jaialdian In Yer Space antzerki konpainiak egindako Crystal Clear antzezlanean berak egindako lanarengatik saria jaso zuen[2].
2005ean Emmerdale telesaileko protagonista bihurtu zen eta 2006an aktore debutari gisa hainbat sari jaso zituen; British Soap Awards eta National Television Awards[3]. 2009ko British Soap Awards sarietan hainbat kategoariatan jaso zitueen izendapenak; emakumezko aktore onena, emakumezko sexiena, aktore-lan onena[4]. 2009an Waterloo Road telesaileko Lindsay James pertsonai surrealista izan zen 9 ataletan. 2011ean filme batean egin zuen debuta, Captain America: The First Avenger filmean hain zuzen ere[1], eta Xenoblade Chronicles bideo-jokoan ahotsa jarri zuen.
2012 urtean Doctor Who telesailean Clara Oswalden paperarekin egin zuen debuta. 11. doktorearekin hainbat ataletan agertu zen, eta hurrengo denboraldian 12. doktorearen bidaia-lagun bihurtu zen. 2016an Viktoria Erresuma Batukoaren bizitzan oinarrituriko Victoria telesaileko protagonista bihurtu zen, Viktoria Erregina beraren papera betez[5].
2019an antzerki mundura itzuli zen All My Sons antzezlanarekin. Old Vic antzoki famatuan aritu zen[6].
Bizitza pertsonala
aldatuVictoria telesaileko Tom Hughes aktorearekin harreman batean dago[7]. Aurretik Richard Madden[8] eta Karl Davies aktoreekin ibili zen[9].
Aktibismoa
aldatuOne To One Children's Fund elkartearen enbaxadorea izanik Hegoafrikan GIB birusaren inguruko kontzientziazioan lanean dihardu[10]. Place2Be elkarteko enbaxadorea ere bada, ikastetxetan zerbitzu emozional eta terapeutikoak bultzatzen dituen elkartea da hau[11].
Filmografia
aldatuFilmeak
aldatuUrtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2011 | Captain America: The First Avenger | Connie | |
2016 | Me Before You | Katrina Clark | |
2019 | Corporate Monster | Ellen | laburmetraia |
2022 | Klokkenluider | Flo | P |
2023 | Jackdaw | Bo | |
Control | Filmatzen |
Telesailak
aldatuUrtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2005–2009 | Emmerdale | Jasmine Thomas | Ohiko aktorea, 168 atal |
2009 | Waterloo Road | Lindsay James | 9 atal |
2012 | Titanic | Annie Desmond | 4 atal |
2012 | Room at the Top | Susan Brown | 2 episodes |
2012–2015, 2017 | Doctor Who | Clara Oswald | Protagonista (7-9 denboraldietan), guztira 38 atal atal berezia (2017an) |
2013 | Dancing on the Edge | Rosie Williams | 5 atal |
2013 | The Five(ish) Doctors Reboot | Bere burua | Doctor Who komediazko atala |
2013 | Death Comes to Pemberley | Lydia Wickham | 3 atal |
2016–present | Victoria | Queen Victoria | Protagonista, 25 atal |
2016 | Thunderbirds Are Go | Baines (ahotsa) | atal bakarra |
2018 | The Cry | Joanna Lindsay | Miniseriea, 4 atal |
2020 | Inside No. 9 | Beattie | atal bakarra |
2021 | The Serpent | Marie-Andrée Leclerc | Miniseriea, 8 atal |
2022 | The Sandman | Johanna Constantine | Ohikoa, 3 atal |
2023 | Wilderness | Liv Taylor | Protagonista, 6 atal |
2024 | The Jetty | Ember Manning | Protagonista, ekoizle exekutiboa |
The War Rooms | Joan Bright Astley | Protagonista, ekoizle exekutiboa |
Antzerkia
aldatuUrtea | Antzezlana | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1996 | Summer Holiday | Bridesmaid | |
2004 | Crystal Clear | Thomasina | In Yer Space |
2009 | Jack and the Beanstalk | Abrikotondo printsesa | Theatre Royal, Nottingham |
2019 | All My Sons | Ann Deever | Old Vic Theatre |
2020 | A Separate Peace | Maggie Coates | On-line |
2023 | Lemons Lemons Lemons Lemons Lemons | Bernadette | Harold Pinter Theatre, Manchester Opera House, Brighton Theatre Royal |
Webguneak
aldatuUrtea | Webgunea | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2020 | A Separate Peace | Nurse Maggie Coates | Irakurketa birtuala |
Bideo-jokoak
aldatuUrtea | Bideo-jokoak | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2010 | Xenoblade Chronicles | Melia Antiqua printsesa | |
2015 | Lego Dimensions | Clara Oswald | Joko nagusia eta Doctor Who gehigarria |
2020 | Xenoblade Chronicles: Definitive Edition | Melia Antiqua printsesa | |
2022 | Xenoblade Chronicles 3 | Melia Antiqua printsesa |
Audioak
aldatuUrtea | Audioa | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2013 | The Secret Garden | Narratzailea | Irakurketa laburtua |
2013 | Doctor Who: Destiny of the Doctor | Alice Watson / 11. doktorea | atal bakarra |
2016 | A Christmas Carol | Belle | |
2020 | Pressures, Residential | Narratzailea | Istorio laburra |
2020 | Beatrix Potter | Narratzailea | Istorio laburra |
2024 | Iris is More Than Okay | Iris Nightingale |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) Jeffery, Morgan. (2012-03-21). «Jenna-Louise Coleman: Who is she?» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ «Blackpool soap star needs your help - Blackpool Today» web.archive.org 2007-09-28 (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ (Ingelesez) Wilkes, Neil; Welsh, James. (2006-10-31). «National TV Awards 2006: Full winners list» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ (Ingelesez) Green, Kris; Kilkelly, Daniel. (2009-05-09). «British Soap Awards 2009: The Winners» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ (Ingelesez) Barraclough, Leo; Barraclough, Leo. (2015-09-18). «Jenna Coleman Leaving ‘Doctor Who’ to Play Queen Victoria» Variety (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ (Ingelesez) «Jenna Coleman joins Old Vic season» BBC News 2018-09-14 (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ (Ingelesez) Day, Elizabeth. (2018-09-16). «Jenna Coleman: ‘Being me makes me feel self-conscious’» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ Jefferies, Mark. (2015-06-05). «Doctor Who star Jenna Coleman in love split...but Who made it happen?» mirror (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ (Ingelesez) «What I know about women» www.scotsman.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ «Jenna Coleman Video» web.archive.org 2015-01-09 (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ «Actress Jenna Coleman becomes ambassador for Place2Be» web.archive.org 2017-11-07 (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jenna Coleman |
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)