[go: up one dir, main page]

Jainkoaren hiria

Jainkoaren Hiria» orritik birbideratua)

Jainkoaren hiria (latinez: De civitate Dei contra paganos) hau da Jainkoaren hiria paganoen aurka, Agustin Hiponakoak 22 liburukietan idatzitako obra da. Liburuaren idazkera hamabost urte luzatu zen: 412tik 426ra. Lana Kristautasunaren apologia da. Erdi Aroko idazlan eragingarrienetako bat da, ezin besteko erreferentzia bihurtu baitzen franko karolingiarrek zein Clunyko Ordenak eta, XI. mendetik aurrera, Egoitza Santuak haien agintaritza (zilegitasuna) eta agintearen oinarriak finkatzeko orduan.

Jainkoaren hiria
Jatorria
Egilea(k)Agustin Hiponakoa
IzenburuaDe civitate Dei contra paganos, The City of God eta 神の国
Jatorrizko herrialdeaErromatar Inperioa
Ezaugarriak
Hizkuntzalatina
Deskribapena
Argumentu nagusiakristau filosofia

Testuingurua

aldatu

410. urtean bisigodoek Erroma hartu zuten. Kristauen artean kezka sortu zen ea inperioa desagertzekotan berarekin batera kristautasuna desagertuko ote zen. Kezka horri erantzuna eman zion San Agustinek Jainkoaren hiria liburuan. Bertan, historiaren nondik norakoa planteatu behar izan zuen.

Liburuaren ideiak

aldatu

Agustinen ustez, historiak ziklo bat osatu beharrean, hau lineala da, eta helburu jakin bat du: gertakarien atzean - Jainkoaren probidentziari jarraituz - arrazoi bat dago ezinbestez, hau da, argumentu bat du. Historia, Jainkoak gizakiaren salbamenaren alde esku hartzearen historia da. Gaitz guztiak gizakiak sortuak izan arren, Jainkoaren obra oztopatzen duten arren, denbora guztien amaieran Jainkoaren Erresuma gauzatuko da, eta gaitza betiko desagertuko da mundutik. Erromatar inperioaren erorketa posible da, baina, Jainkoaren Hiriak, Erroma desagertuta ere, biziraungo du.

Historian zehar antzezten den benetako drama bestelakoa da: Jaungoiko (Jerusalem) eta Munduko (Babilonia) hirien arteko gatazka. Historiaren amaieran, Kristo lurrera etorriko da eta bizidunak eta hildakoak epaituko ditu. Kristau zintzoak salbatuko dira eta Jainkoaren ondoan biziko dira betirako (bertan dago zoriona). Bataiatu gabe hil direnak eta bekatuez damutu ez direnak infernura joango dira. San Agustinentzat, salbatuen eta kondenatuen sailkapena Jainkoak egingo zuen, haiek jaio eta ekintza onak edo txarrak egin aurretik. Historiaren ikuspuntu honek eragin handia izan zuen mendebaldeko pentsaera modernoan. Nietzschek arbuiatu zuen gero.

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Agirre, Javier (2008): "Erdi Aroko filosofiaren sorrera. Agustin Hiponakoa" in Agustin Arrieta (koord.): Filosofiaren historia, Donostia, Elkar. ISBN 978-84-9783-403-2
  • Andonegi, Xabier (2004): "Erdi Aroko Filosofia" in Joxe Azurmendi (argk.): Filosofiako gida, Bilbo, UEU. ISBN 84-8438-048-3

Kanpo estekak

aldatu

Itzulpenak: