[go: up one dir, main page]

Jaan Roose (Setomaa, 1992ko urtarrilaren 11) estoniar kirolaria da. Slackline-a egiten du eta sokaren gainean 5 frontflip jarraian egitea lortu duen atleta bakarra da. [1]

Jaan Roose

(2014)
Bizitza
JaiotzaSetomaa (en) Itzuli1992ko urtarrilaren 11 (32 urte)
Herrialdea Estonia
Jarduerak
Jarduerakslackliner (en) Itzuli

Facebook: jaanroose Instagram: jaantastic LinkedIn: jaan-roose-35999797 TikTok: jaantastic Edit the value on Wikidata

Slackline-a

aldatu

Slackline-a bi puntu finkoen artean, normalean zuhaitzen artean, jartzen den nylonezko edo poliesterrezko soka baten gainean salto eta akrobaziak egitea datzan kirola da, baina batez ere, oreka mantentzea datzan kirola da. Soka hau lurzorutik altuera edo garaiera oso handian jartzen denean, kirolak “slackline” ordez “highline” izena jasotzen du. Era berean, soka itsasoaren edo ozeanoaren gainean jartzen denean, aldiz, kirolak “slackline” izenaren ordez “waterline” izena jasotzen du. [2]


Bizitza

aldatu

Askok esaten dute arazoetaz ahazteko baliagarria dela slackline-a, batez ere orainean pentsatu behar duzulako eta kontzentrazio handia behar duzulako sokaren gainetik ez erortzeko. Roosek dio, slackline-a bere grina bihurtu dela; esaten duen bezala: “Everything I do is part of my lifestyle. Hobby is not the right word I use for my everyday activities.” Hau da, egiten duen guztia bere bizitzeko moduaren parte dela, hobby hitza ez lukeela erabiliko egiten duen eguneroko ariketei erreferentzia egiteko. Gainera, Jaanentzako slackline-a bere grina izan arren, bere lana ere bihurtu da. Horretaz arro sentitzen da, ondo pasatzen duen bitartean dirua irabazten ari delako. [3]

Behin baina gehiagotan Hollywood-eko filmetan atera da, espezialista bezala. Horren harira, ezaguna egin zuen filmean atera zen, Assassin’s Creed (2016). Horretaz gain, ospe gehiago eman dioten beste hainbat tokitan ere atera da, hala nola, Red Bull Sport Events-en (2018) eta Madonnarekin, 2012ko MDNA World Tour-ean. Giovanna Petrucci slackliner-arekin, kirol honetako brasildar hoberenarekin, ere egin zuen topo Dragone Circus La Perle-n, Dubaien. Ordundik, bertan aritzen da lanean Giovannarekin. [4]

Zaletasunak eta lorpenak

aldatu

Jaan 18 urterekin hasi zen slackline-a praktikatzen, txirrindularitza utzi ondoren. 3 aldiz irabazi du munduko txapelketa eta backflip bikoitza hankekin lurreratuz egin duen egungo atleta bakarra da. Jaanek gustukoen duen slackline-a zuhaitzen artean egiten dena da, naturarekin harremanean egotea gustuko duelako. Roosek superheroi moduan hartzen ditu Tom & Jerry marrazki bizidunetako bikotea, kuriositate bezala aitortzen zuen Jaanek berak.

Jaan Roose hainbat txapelketetan parte hartu du edo irabazi ditu, hauek dira nabarmenenak: 2011n bigarren postua ISPO Slackline txapelketan, 2014an lehenengo postua FISEn, Montpellier-en, eta 2016ko Red Bull Airlines irabazi zuen. [5] [3] [6] [7]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Pasquali, Martín Méndez. (2017-08-18). «Slackline: 7 slackliners que debes seguir en Instagram» PX Sports - 24/7 Action Sports TV (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  2. Slackline. 2019-12-14 (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  3. a b (Ingelesez) «Jaan Roose Pro Athlete in Slacklining - GIBBON Slacklines!» Gibbon Slacklines (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  4. «Jaan Roose» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  5. (Ingelesez) «Jaan Roose» Red Bull (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  6. (Ingelesez) «Red Bull Sound Supply — High quality music for your online videos» Red Bull Sound Supply (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  7. (Ingelesez) «Jaan Roose» Slackademics (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).

Kanpo estekak

aldatu