Istripu nuklear
Istripu nuklearra material errradiaktiboaren nahi gabeko isuria da, jendearengan eta ingurumenean kaltea eragiteko adinako arriskua duena. Istripu nuklearrak berauen larritasunaren arabera sailkatzen dira, INES eskalaren (International Nuclear Event Scale, euskaraz Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskala) arabera.
Istripu nuklearra eta gorabehera nuklearra
aldatuINES eskalak 8 maila ditu. 0 mailakoa gertakariak ez du eraginik segurtasunean. 1 - 3 mailetako gertakariak gorabehera izenez deitzen dira, biztanleriarengan eta ingurugiroarengan ez dutelako eragin handirik. Hortik gorako mailek (4tik 7ra) istripu izena hartzen dute. Azkeneko mailaren larritasuna 1986ko apirilaren 26an Txernobilgo zentral nuklearrean gertatutako istripuaren parekoa da.
Istripu nuklear garrantzisuenak
aldatuHistoriako istripu nabarmenenak honakoak izan dira:
- 1957, Mayak (Errusia, Sobietar Batasun ohia); 6. mailakoa.
- 1957, Windscale (Ingalaterra); 5. mailakoa.
- 1979, Three Mile Island (AEB); 5. mailakoa.
- 1986, Txernobil (Ukraina, Sobietar Batasun ohia); 7. mailakoa.
- 1999, Tokaimura (Japonia); 4. mailakoa.
- 2011, Fukushima (Japonia); 7. mailakoa