[go: up one dir, main page]

Isoglosa

ezaugarri edo fenomeno linguistiko jakin bat gertatzen den eremua mapa batean mugatzen duen marra

Isoglosa bat gertakari dialektal batek banandutako eskualde bi banatzen dituen marra da, gertakaria fonologikoa, lexikoa edota beste edozein motatakoa dela.

XX. mendearen bukaera aldera Koldo Zuazoren euskalkien mapa honetan, koloretik kolorera ikusten diren muga horietan isoglosa multzorik nabarmenenak, ikerlariaren ustez esanguratsuenak, islatzen dira.

Mapa hauek handizkatu egiten dituzte muga horien bi aldeetan dauden dialekto horien arteko diferentziak lurraldeak oso bestelako diren koloreekin irudikatuz; errealitatean antzematen den dialektoen continuuma mapetan zailagoa da irudikatzen

██ Mendebalekoa██ Erdialdekoa██ Nafarra ██ Nafar-lapurtarra██ Zuberotarra██ Bonaparteren garaiko hedadura

Isoglosak ez dira halabeharrez lurraldean islatzen orografiak ezarritako banaketetan edo banaketa administratiboetan, banaketa mota bi hauek isoglosan isla badaitezke ere.

Trikuaren izen forma nagusien isoglosak euskaraz.

Askotan hitza ez da zentzu hertsian erabiltzen, eta hizkuntzak edo dialektoak banatzen dituen muga aipatzeko erabiltzen da. Ikuspegi linguistikotik askotan hauek ezin dira zehaztasunez erabaki, hizkuntza bat "elkarrekiko ulergarriak diren dialekto multzo" bezala definitze baita. Eskualdeen arteko ulergarritasuna askotan graduala denez, baliteke aldaerak eta hizkuntzak non hasi eta amaitzen diren erabakitzea ezinezkoa izatea, erabakiak afinitate politiko eta kulturalen arabera hartuz.

Bestalde, "isoglosa nagusia" esaten zaio isoglosa kopuru nagusia biltzen duenari eta hizkuntza edo dialekto mugatzat jo ohi da.

Kanpo estekak

aldatu