Ingurutxo
Ingurutxoa bereziki Nafarroan eta Gipuzkoako ekialdean ospatzen den dantza folklorikoa da, soka-dantzarekin lotua. Bikote mistoek dantzatzen dute, zirkuluak osatuz erlojuaren aurkako norabidean. Soka-dantzarekin batera dantzatu ohi da batzuetan, baina haren aldean zeremonia gutxiagokoa da; ingurutxoan zehar egiten den zubia ere aipatu behar da. Ezagunak dira Iribas, Uitzi, Alli, Leitza, Bedaio eta Ugarten dantzatu ohi diren ingurutxoan.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Leitza 1971 ingurutxoa. dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |