[go: up one dir, main page]

Indar-lerro

Indar-eremu bateko irudizko lerroa; lerroaren puntu bateko tangenteak eremuak puntu horretan duen noranzkoa adierazten du. Eremuarekiko perpendikularra den azalera-unitatetik iragaten den lerro-kopurua eremuaren intentsitatea da.

Indar-lerroa edo eremu-lerro eremu bektorial batean definitutako kurba da, zeinaren tangenteak, puntu bakoitzean, eremuak puntu horretan duen norabidea adierazten baitu. Indar-eremu bat eta indar-eremu horretan partikulek jasaten duten indarra irudikatzeko erabiltzen dira eremu-lerroak. Eremua era aljebraikoan adieraz daiteke, baina, bestalde, egokia da begi hutsez erabiltzeko. Hala, bektoreen luzera, norabide eta noranzko bidez adierazten da eremua, baina ezinezkoa da espazioko puntu guzti-guztietan bektoreak irudikatzea. Horregatik erabiltzen dira eremu-lerroak, egokiagoak direlako irudikatzeko. Espazioko lerro orientatuak dira, eta edozein punturen inguruan dagoen eremuaren lerroek espazioan duten dentsitatea eremuak puntu horretan duen intentsitatearekiko proportzionala da[1].

Indar-lerroak

Erreferentziak

aldatu
  1. Indar-lerro zthiztegia.elhuyar.org

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Zirriborro  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.