Ignacy Krasicki
Ignacy Błażej Franciszek Krasicki (Dubiecko, 1735eko otsailaren 3a - Berlin, 1801eko martxoaren 14a) Poloniako idazlea izan zen. Poloniako poeta hoberena izan zen XVIII. mendean. Aristokraziako familia batean sortu zen, eta Warmiako printze-apezpiku hautatu zuten hogeita hamabi urte zituela. Estanislao II.a Poniatowski erregearen kapilau izan zen ondoren, eta Gnieznoko artzapezpiku egin zuten 1795ean. Ospe handia hartu zuten bere alegiek eta bizio batzuen, bereziki hordikeriaren eta zikoizkeriaren, aurkako satirek (1799). Heroi xelebre bat sortu zuen, bestalde, bere Monachomachia satiran (1778, Fraileen gerra). Defoe, Swift eta Rousseauren eragina izan zuen Krasickik, eta sarrera egin zion nobela modernoari bere Mikolaja Doswiadczynskiego obraz (1776, Nikolas Eskarmentu Handiren abenturak).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ignacy Krasicki |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.