[go: up one dir, main page]

Iñaki Eskudero Iñarrea, pilota munduan Eskudero deituraz ezaguna (Eratsun, Nafarroa Garaia, 1983ko otsailaren 1a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin 2003tik 2006ko ekain arte, eta Garferekin gero.[1] Estatistika ofizialen arabera, 1,84 m luze da, eta 97 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2003ko ekainaren 28an jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. 2011ko ekainean bukatu zitzaion Asegarcerekiko azken kontratua.

Iñaki Eskudero
Bizitza
JaiotzaEratsun1983ko otsailaren 1a (41 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesku huskako pilotaria

Eskudero amateurretan nabarmendu zen, eta Bigarren Mailako Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketan hiru aldiz izan zen txapeldunorde (2005, 2008 eta 2010). Ez da txapelketa nagusietan jokatzera iritsi.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) «Mendizabal I, Eskudero y Díaz no continuarán en Asegarce», Diario Vasco, 2011-06-01.


Biografia  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.