How I Met Your Mother
How I Met Your Mother (euskaraz: «Nola Ezagutu Nuen Zuen Ama») AEBtako CBS kateko telesaila da. 2005eko irailaren 19an estreinatu zen. Telesaila New York hirian girotua dago, gizon gazte batek bere bizitzako emakumea izango denaren bilaketa ardatz duelarik.
Craig Thomasek eta Carter Baysek sortutako komedia estatubatuarra da, 2005eko irailaren 19an estreinatu zen CBSn eta 2014ko martxoaren 31n bukatu zen. Josh Radnor-ek, Neil Patrick Harrisek, Cobie Smuldersek, Alyson Hanniganek eta Jason Segelek parte hartzen duten telesaila da. Estatu Batuetan CBS eta Comedy Central kateak ematen du, Sony Entertainment Hego Amerikan eta FOX eta NEOX Espainian.
Argumentua
aldatu2030. urtean, Ted Mosby arkitektoak (Josh Radnor) bere bi semeei haien ama nola ezagutu zuenaren istorioa azaltzen die. Honela bada, 2005. urterantz atzera egingo du, hain zuzen ere bere bi lagun min diren Marshall (Jason Segel) eta Lilyk (Alyson Hannigan) elkarrekin bederatzi urtez egon ondoren ezkontzea erabakitzen duten unea. Haien erabaki honek ezkongabe porrokatua den Tedengan eragin eta bere bizitzako emakumea izango dena behingoz topatzeko erabaki hartzera bultzatuaraziko du. Guzti haien laguna den Barney (Neil Patrick Harris) Teden egoera zibil berberan dago. Kurioski, une hartan lagun talde honetako kide berria agertu eta gehituko zaie, Robin kanadiar kazetaria (Cobie Smulders) agertu eta Teden etorkizuneko semeen amaren topaketari hasiera emango zaio.
Esan bezala, 5 pertsonaia hauek izango dira telesail honen protagonistak.Produkzioa 2005ean hasi zenetik 208 atal egin dira, 9 denboralditan banatuta 2015. urtean bukatutzat eman zen arte. Denbora guzti honetan zehar, gure lagun talde honek milaka abentura bizi izan ditu.
1. denboraldia
aldatuTed Mosby-ren bi lagun onenak, Marshall eta Lily, ezkondu egingo dira. Momentu horretan, Ted bere bizitzan atzeratua dioala konturatzen da eta ezkontzea erabiltzen du. Gau hartan bertan, Robin Scherbatsky, kazetari kanadarra ezagutu eta maitemindu egiten da. Erlazio bat hasten dute, baina goiz konturatzen dira beren etorkizuneko planak oso ezberdinak direla, eta elkarri denbora bat ematea erabakitzen dute. Hilabete batzuen buruan, Ted Victoria (Ashlley Williams) izeneko gozogile bat ezagutzen du, baina lan bila Alemaniara jo behar du, eta nahiz eta beren erlazioarekin jarraitzea saiatzen diren, Ted-ek Robin oraindik ere maite duela sentitzen du. Azkenean, Victoria ahaztea erabakitzen du. 1. denboraldia Lily San Frantziskora ikastera joaten, eta beraz, Marshallekin apurtzen, eta Ted eta Robin beren maitasunari beste aukera bat ematen bukatzen da.
2. denboraldia
aldatuTed eta Robinek bere bizimodu berriari hasiera ematen diote bikote bezala. Bitartean, Marshall eta Lily-k bakoitzak bere aldetik egoera guztiz berri batean aurkitzen dira, bakoitza bere hirian, baina bata bestea gabe. Barney-k, James (Wayne Brady), bere anaia afroamerikar eta homosexualaren bisita jasotzen du, eta "Prezio zehatza" telesaioan agertzen da lehiatzen, bere aita aurkezlea delakoan. Azkenik, Lily-k Marshallekin New Yorkera bueltatzea erabakitzen du, eta Robin Argentinara ihes egiten du aurreko bien ezkotza bukatu bezain pronto, Ted bakarrik uzten. Izan ere, etorkizunera begira, oso ideia ezberdinak dituzte.
3. denboraldia
aldatuRobin New Yorkera bueltatzen da, baina bere mutil lagun Gael-ekin (Enrique Iglesias). Hala ere, haien amodioa ez da Argentinan bezalakoa izango eta Gael bere herrira itzuliko da. Bestalde, Marshall eta Lilyk elkarrekin bizi nahi dute, eta pisu bat erosteko ideia dute. Azkenengo momentuan, ordea, Lily erosle konpultsiboa dela onartzen dio Marshalli, eta horren ondorioz, Marshallek, gogoz kontra, naturaren babesari buruzko bere ideien kontrako ikuspegia duen enpresa batentzat lan egin beharko du, diru mordoa ordainduko baitu.
Bestalde, Ted bere bizitzarekin jarraitzeko asmoz, Barneyrekin pare bat festa botatzen ditu. Lehenengoan, edandako gehiegizko alkohol kantitatearen ondorioz, mozkortu eta tximeleta bat tatuatzen du bere bizkarrean. Bigarrenean, San Patrizio egunean, hain zuzen ere, Pub batean egon ziren gau osoan zehar, iskanbila handi guztien erdian. Esnatu ostean, euria ari zela eta, Ted lurrean aurkitutako euritako hori batekin abiatzen da etxera. Hurrengo asteetan zehar, aurretik aipatutako tatuajea kentzeko dermatologoarenera doa. Han, Stella (Sarah Chalke), bere dermatologoa, ezagutzen du eta 2 minutuko zita bat prestatzen dio non hitz egin, afaldu, kafea hartu, filme bat ikusi, bitan taxis bidaiatu eta bukera ezinobea emateko musu bat ematen diote elkarri. Bien bitartean, Robin eta Barneyk gaua pasatzen dute elkarrekin eta, nahiz eta ezkutuan mantentzen saiatu, Barneyk Ted-eri egia osoa kontatzen dio. Horren ondorioz, Barney lagun bezala existitzen ez dela erabakitzen du. Eta hau guztia gutxi balitz, Abby-k (Britney Spears), Barneyren ligatzeko plan guztiak zapuztu egiten ditu, berarekin oheratu eta gero, berari buruz ezer jakin ez zuelako.
Denboraldi honetako azken kapituluan, Ted-ek istripu bat du, momentu horretan bere bizitzaren egoeraz jabetu eta Stellari ezkontzeko proposamena egiten dio. Istripuaren kontuaz jabetzean, Barney ziztu bizian abiatzen da ospitalera bere laguna ikustera, baina bera ere auto batekin istripu bat du eta zenbait hezur apurtzen ditu. Azkenean, Ted-ek Barney barkatu eta berriz lagun egiten dira. Aldi berean, Barney Robinetaz maiteminduta dagoela konturatzen da.
4. denboraldia
aldatuDenboraldi honetan Ted-ek Stella oso gutxi ezagutzen duela konturatzen da eta bitartean, Barneyk Robin maite duela aipatzen dio Lilyri, bera Japonian dagoela. Hala ere, Teden ezkontzara etortzen da. Dena dela, Ezkontzarik ez dago, Stella bere senar ohiarekin eta bere alabarekin itzultzen delako. Senar ohia gaizki sentitzen denez, unibertsitatean irakasle lanpostu bat eskaintzen dio Tedi. Baina, Tedek ezetz esan eta bere izena arkitektura enpresa bati hasiera ematen dio. Robin eta Ted pisukideak egin eta sexu harremanak izaten hasten dira beraien arteko borrokak ekiditzeko. Horrek Barney asko haserretzen du. Orduan, Ted bi gauzez konturatzen da. Alde batetik, Barneyk Robin maite duela, eta bestetik, Lilyk berak izandako zenbait neskekin izandako erlazioak zapuztu zituela, Robinekin izan zuena barne. Barneyk txikitatik beraz barre egiten zuen mutil batekin zuen apustu bat betetzen du: 200 neskekin oheratzea. Azkenik, Barneyk eta Robinek erlazio bat hasten dute.
6. denboraldia
aldatuAzkenean Tedek irakasle lana hartzen du, baina lehenengo egunean gelaz nahasi eta ekonomiako gelan sartzen da non bere etorkizuneko emaztea dagoen. Bitartean, Barney eta Robinen arteko erlazioa ez da bideonetik joaten eta berriz lagunak izatea adosten dute. Hortaz, Barney bere ohiko bizitzara bueltatzen da nono bere trikimailuak erabiltzen dituen neskekin oheratzeko, Playbook liburuan gordeta denak.
Bestalde, Marshall prest dago aita izateko; Lily, berriz, ez. Desadostasun honi bukaera jartzeko honakoa adosten dute: taldeko azken doblea aurkitzean umearen bila joango dira, eta bakarrik Barney falta zaie. Ted unibertsitateko ikasle bat ezagutzen du, Cindy (Rachel Bilson) eta bere logelan bere zaletasunarekin zerikusi asko dituzten gauzak aurkitzen ditu, baina bere pisukidearenak dira (bere etorkizuneko emaztea) eta, haserretuta, Ted botatzen du etxetik.Teden amaren, Virginiaren, ezkontzak Ted bere bizitza berrikustera bultzatzen du, eta horregatik, etxe bat erostea erabakitzen du. Baina etxe hori egoera oso kaxkarrean dago eta berritu beharrean dago. Etorkizunean bere etxea izango da, non bere seme-alabak biziko diren. Bestalde, Robin eta Don, telebistako lankide bat, erlazio bat hasten dute, eta Chicagon lanpostu bat hartzen du.
8. denboraldia
aldatu9. denboraldia
aldatuPertsonaiak
aldatu- Ted Mosby (Josh Radnor)
- Marshall Eriksen (Jason Segel)
- Barney Stinson (Neil Patrick Harris)
- Lily Aldrin (Alyson Hannigan)
- Robin Scherbatsky (Cobie Smulders)