[go: up one dir, main page]

Hodori (koreeraz: 호돌이) 1988ko Seulgo Udako Olinpiar Jokoetako maskota ofiziala izan zen, Hego Korean.

Hodori
Datu biografikoak
Sexuaarra

Tigre liraindua, Kim Hyunek diseinatu zuen, tigre adiskidetsu bat bezala, korear herriaren, tradizio abegitsu eta adiskidetsuak irudikatzen dituena, eta, Hodori izena, publikoak bidalitako 2.295 iradokizunen artean aukeratua izan zen.

"Ho" silaba, koreerazko tigre hitzetik dator ("horangi", koreeraz 호랑이) eta "dori", koreeraz umeentzako erabiltzen den txikigarri bat da.

"Hosuni" izeneko tigre eme bat ere egon zen, baina ez zen askorik erabili.

"Hodori" taekwondoko demostrazioko Talde Nazionalaren izena ere bada, Hodori tigrea ere erabiltzen duena, bere ikur bezala.

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Sam arranoa
Olinpiar Jokoetako maskota
1988
Ondorengoa
Kobi