[go: up one dir, main page]

Hilda Gadea

Hilda Gadea Acosta» orritik birbideratua)

Hilda Gadea Acosta (Lima, Peru, 1925Habana, Kuba, 1974) ekonomialari perutarra izan zen.

Hilda Gadea

Bizitza
JaiotzaLima1925eko martxoaren 21a
Herrialdea Kuba
 Peru
HeriotzaHabana1974ko otsailaren 11 (48 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Che Guevara  (1955eko abuztuaren 8a -  1959ko maiatzaren 22a)
Hezkuntza
HeziketaNational University of San Marcos (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, militante politikoa eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa American Popular Revolutionary Alliance. (en) Itzuli

Ibilbidea

aldatu

Ezkerreko militante politikoa izan zen eta APRAko (Alianza Popular Revolucionaria Americana) exekutiba nazionalean parte hartu zuen lehen emakumea izan zen. 1954an Peruko estatu kolpetik ihes egin ondoren, Guatemalako gobernu aurrerakoiarentzako lanean hasi zen. Bertan Ernesto Che Guevara ezagutu zuen, eta gerora bere lehen emaztea izan zen.

Hilda Gadea izan zen Che Guevara ezkerreko mugimendu aurrerakoieetara gerturatu zuena, eta honi esker ezagutu zituen Uztailaren 26ko Mugimenduko gainerako kideak. Kubako iraultzaren garaipenaren ondoren, Gadeak Kubako gobernurako goi funtzionario gisa lan egin zuen 1974an hil zen arte.

1972an Che Guevara: los años decisivos idatzi zuen. Gerora, Mi vida con el Che izenaren argitaratu zen lan hau[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Hilda Gadea Acosta. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).