Hideki Yukawa
Hideki Yukawa (japonieraz: 湯川 秀樹 Yukawa Hideki , Tokio, 1907ko urtarrilaren 23a - Kyoto, 1981eko irailaren 8a) japoniar fisikaria izan zen.
Biografia
aldatuKioton eta Osakan egin zituen ikasketak eta Kioto, Princeton eta Columbiako unibertsitateetako irakasle eta Kiotoko Fisika Ikerketetako Institutuaren zuzendari izan zen, besteak beste.
Fisika nuklearrean aditua zen. 1935ean atomoen nukleoko zatiki mota berezi bat existitzen zela zioen teoria azaldu zuen, 1936an mesoi deituriko partikulak aurkitu zirenean frogatu zena. 1949an Fisikako Nobel Saria irabazi zuen oinarrizko partikulen inguruan egindako lanengatik.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu