Hernia
Bere barrunbetik ateratako organo batek, zati batek edota organo multzo batek eragiten duen hantura
Hernia[1] irekigune batetik organo bat edo ehun zati bat ateratzean sortzen den gaixotasuna da. Organoa edo ehuna gorputzetik kanpora atera edo gune batetik bestera igarotzen denean sortzen da. Hernia jaiotzatikoa izan daiteke, baina ahulezia denean, indar handia egitean eta antzeko egoeratan sortzen da gehienetan. Ebakuntza bidez senda daitezke hernia gehienak.
Hernia | |
---|---|
Morgagniren hernia erakusten duen erradiografia bat | |
Deskribapena | |
Mota | eritasuna |
Espezialitatea | Kirurgia orokorra |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | K40, K41, K42, K43, K44, K45 eta K46 |
GNS-9 | 550, 551, 552 eta 553 |
MedlinePlus | 000960 |
eMedicine | 000960 |
MeSH | D006547 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hernia motak
aldatuHiru eratako herniak bereizten dira:
- Hernia osatu duen gaia berriro bere tokian ezar ezin daitekeena.
- Hernia osatzen duen gaia bere tokira eraman eta lotura edo tresna berezi baten bidez senda daitekeena.
- Irekiguneak odol hodiak estutzen dituena, gangrena sorraraz dezakeena.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |