Helen Hayes
Helen Hayes MacArthur (Washington Hiria, 1900eko urriaren 10a - Nyack, New York, 1993ko martxoaren 17a), Helen Hayes Browne sortua, estatubatuar aktorea izan zen. Zineman eta antzerkian, maila goreneko sariak eta ikuslegoaren onarpena jaso zituen urte askotan zehar. Antzerkiko Lehen Dama ezizena ezarri zioten, alor horretan egin zuen lan oparoarengatik.[1]
Bizitza
aldatuHelen Hayes Washington Hirian jaio zen 1900eko urriaren 10ean. Bost urte besterik ez zituela egin zuen debuta antzezle gisa, eta ospe handia lortu zuen Washingtongo errepertorio-konpainia batean. New Yorken, 1908an egin zuen estreinaldia, The Old Dutch musikalean. Zenbait obratan parte hartu zuen Broadwayn, eta bere lanik goraipatuena 1935ean egin zuen, Victoria Queen antzezlanean.[1]
1931n jokatu zuen bere lehenbiziko rol nagusia zineman, The Sin of Madelon Claudet filmean, eta Emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi bertan egindako lanarengatik. 1940ko hamarkadan, ordea, zinema alde batera utzi zuen, eta bere senar Charles MacArthur produktorearekin Nyack herrian kokatu zen. 1956an senarra hil zitzaion, eta geroago alaba bakarra.[1]
1969an, George Seatonen Airport-ekin, bigarren Oscar saria eskuratu zuen, bigarren mailako aktore onenarena. Telebistan ere aritu zen, eta arrakasta lortu zuen 1980ko hamarkadan Agatha Christie idazleak sortutako Miss Marple jokatzean.[1]
Filmografia
aldatuTaula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Pertsonaiak
aldatuUrtea | Filma | Rola |
---|---|---|
1910 | Jean and the Calico Doll | |
1917 | The Weavers of Life | Peggy |
1928 | The Dancing Town | Olive Pepperall |
1931 | The Sin of Madelon Claudet | Madelon Claudet |
Arrowsmith | Leora Arrowsmith | |
1932 | A Farewell to Arms | Catherine Barkley |
The Son-Daughter | Lian Wha 'Star Blossom' | |
1933 | The White Sister | Angela Chiaromonte |
Another Language | Stella 'Stell' Hallam | |
Night Flight | Madame Fabian | |
1934 | Crime Without Passion | Estra |
This Side of Heaven | Paper laburra, kredituetan agertu gabe | |
What Every Woman Knows | Maggie Wylie | |
1935 | Vanessa: Her Love Story | Vanessa Paris |
1938 | Hollywood Goes to Town | Bere burua, kredituetan agertu gabe |
1943 | Stage Door Canteen | Bere burua |
1952 | My Son John | Lucille Jefferson |
1953 | Main Street to Broadway | Bere burua |
1956 | Anastasia | Maria Feodorovna |
1959 | Third Man on the Mountain | Turista, kredituetan agertu gabe |
1961 | The Challenge of Ideas | Narratzailea |
1970 | Airport | Ada Quonsett |
1974 | Herbie Rides Again | Mrs. Steinmetz |
1975 | One of Our Dinosaurs Is Missing | Hettie |
1977 | Candleshoe | Lady Gwendolyn St. Edmund |
1987 | Divine Mercy: No Escape | Narratzailea |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d Helen Hayes aktore estatubatuarra hil egin da. Euskaldunon Egunkaria, 1993ko martxoak 19, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-9).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Washingtongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |