[go: up one dir, main page]

Halakha (hebreeraz: הֲלָכָה‎, sefardieraz halaˈχa ahoskatua, eusk: 'bide zuzenetik ibili', pluralez halakhot) lege judua izenekoaren corpusa da, hau da juduen eguneroko bizitza zuzentzen duten epai eta agindu erlijiosoak, lege talmudiko eta errabinikoak eta ohiturak biltzen dituen bilduma.

Juduek Sanedrin eta epaile gorenak desagertu zirenetik hierarkia batua ez dutenez, praktikan, errabinoen iritziek Halakha irauli dute. Gainera, judu askenazi, mizrahi, sefardi, yemendar eta Etiopiakoek desadostasunak dituzte Halakhari buruz. Askenaziek judaismo erreformista, judaismo kontserbadore eta judaismo berritzaile sortu zituzten interpretazioa zela eta.

Judu ortodoxoek ez dute eguneroko bizitza eta bizitza erlijiosoaren arteko aldeak ikusten eta identitate erlijioso, nazional, arrazko eta etnikoa nahasten dituzte.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. Hershel Edelheit & Abraham J. Edelheit. History of Zionism: A Handbook and Dictionary. , 3 or..

Kanpo estekak

aldatu


Erlijio  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.