Hadroi
Quarkez osaturiko partikula azpiatomikoa
Hadroia (greziereazko ἁδρός, hadrós (dentso) hitzetik eratorria) quarkez osatuta dagoen partikula azpiatomiko bat da. Quarken artean dagoen elkarrekintza nuklear bortitzari esker batuta mantentzen da partikula. Quark eredua argitaratu eta onartu aurretik, hadroiak elkarrekintza indartsuarekiko sentikortasuna adierazten zuten partikulak bezala definitzen ziren.
Hadroi | |
---|---|
Konposaketa | quark () |
Elkarreraginak | grabitazio |
Antipartikula | hadroi |
Aurkitua | Lev Okun (en) 1962 |
Partikula azpiatomiko guztien antzera, hadroiek ere Poincareren taldeko irudikapenei dagozkien zenbaki kuantikoak badituzte: JPC(m)
, zenbaki horretan, J
spina da, P
, parekotasuna, C
, C parekotasuna eta m
, masa. Zenbaki kuantiko horietaz gain, zaporearen zenbaki kuantikoak ere eduki ditzakete, hala nola, iso-spina, nabarmenkeria, etab.