[go: up one dir, main page]

Hanna Schygulla (Chorzów Stary, Polonia, 1943) Alemaniako zinema-antzezlea da. 1966an, Rainer Werner Fassbinder ezagutu zuen, eta hark sortutako Antitheater antzerki-taldean hasi zen antzezle berehala. 1969tik 1974ra, Fassbinderren film guztietan agertu zen bigarren mailako antzezpenetan zein protagonista gisa; aipagarria da Die bitteren Tranen der Petra von Kant (1972) eta Effie Briest (1974) filmetan egindako lana. Urte batzuk telebistan eman ondoren, beste bi film egin zituen Fassbinderrekin: Die Ehe der Maria Braun (1979) eta Lili Marleen (1980), zeinek arrakasta handia izan baitzuten. Harrezkero, beste zuzendari ospetsu batzuekin lan egin izan du: Scola (La nuit de Varennes, 1982), Wenders (Flashe Bewegung , 1975), Godard (Passion, 1982), Wajda (Ein Liebe im Deutschland, 1983), Ferreri (Storia di Piera, 1983 eta Il futuro é donna, 1984). Beste film batzuk: Delta Force (1986), Forever, Lulu (1987), Schatten der Vergangenheit (1991), Das blaue Exil (1993), Das Mädchen deiner Träume (1998), La niña de tus ojos (1998, "Zure neskato begikoa"), Die Werckmeisterschen Harmonien (2000), Die blaue Grenze (2005), Winterreise (2006), Auf der anderen Seite (2007).

Hanna Schygulla

(2013)
Bizitza
JaiotzaChorzów1943ko abenduaren 25a (80 urte)
Herrialdea Alemania
BizilekuaChorzów
Paris
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaStädtisches Luisengymnasium München (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta film-zuzendaria
Jasotako sariak
KidetzaDeutsche Filmakademie (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa

hannaschygulla.de
IMDB: nm0778016 Allocine: 313 Rottentomatoes: celebrity/hanna_schygulla Allmovie: p63980
Musicbrainz: d36f48d5-e2cc-41ca-aefd-802b48bf6df5 Discogs: 761048 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hanna Schygulla Aldatu lotura Wikidatan 


Biografia  Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.