[go: up one dir, main page]

Gurutzi Arregi Azpeitia

Euskal etnografoa
Gurutzi Arregi» orritik birbideratua)

Gurutzi Arregi Azpeitia (Lemoa, 1936ko azaroaren 12a - Zornotza, 2020ko maiatzaren 6a) bizkaitar etnografoa izan zen.[1] Etniker eta Labayru erakundeetan lan egin zuen (hasieratik, sortzaileen taldekoa izan baitzen); eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoa koordinatu zuen.[2][3]

Gurutzi Arregi Azpeitia

Bizitza
JaiotzaLemoa1936ko azaroaren 12a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaZornotza2020ko maiatzaren 6a (83 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraketnografoa eta unibertsitateko irakaslea

Biografia

aldatu

Gurutzi Lemoan jaio zen. Daniel Arregi lemoarra izan zuen aita eta Areatzako Arantzazu Azpeitia ama. Sei neba-arrebetan zaharrena izan zen bera. Ondoren, heldu ziren, Jose Mari, Juan Mari, Angel, Jesus Mari eta Luis Mari haren nebak. Gerra zibilaren eraginez Lemoatik alde egin behar izan zuten eta Enkarterrian eta Deustun bizi izan ostean, Durangora heldu zen Arregi-Azpeitia familia Gurutzik 4 bat urte zituenean. Harrezkero Durango bizi izan zen harik eta Eubako Orue egoitzara joan arte.[4]

Hezkuntza

aldatu

Politika eta Gizarte Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Función de la ermita en la vecindad tradicional de Bizkaia doktore-tesia aurkeztu zuen Unibertsitate horretan bertan.[5][6]

Ibilbide profesionala

aldatu

1972-1985 bitartean Jose Migel Barandiaranekin lan egin zuen. 1973tik Etniker proiektuan lan egin zuen Euskal Herriko material etnografikoen bilketa sistematikoa eginez.[7][8] Euskal Herriko Atlas Etnografikoa koordinatu zuen, EAEko eta Nafarroako Gobernuen laguntzaz.

Eskoriatzako Irakasle Eskolan Kultura Antropologiako ikastaroak eman zituen 1982tik 1984ra.[9] Bilboko Labayru Institutuko Etnografia Saileko zuzendaria izan zen, eta Bilboko Arkeologia, Etnografia eta Historia Museoa kudeatzen duen Patronatuko kide 1981-1989 bitartean. Eusko Ikaskuntzako idazkariorde izan zen (1979-1984), Antropologia-Etnografia Saileko lehendakari (1979-1986), eta idazkari-kudeatzaile (1982-1990).[10]

Herrigintzan

aldatu
 
Gurutzi Arregi Gerediaga elkarteko bileran

Frankismo osteko Durangoko lehenengo udalbatzan zinegotzia izan zen Arregi. Durangoko Arte eta Historia Museoaren bultzatzailea ere izan zen. Halaber, Gerediaga Elkarteko lehenengo bazkideetakoa. Ondoren, idazkari kargua hartu zuen elkartean. Beste hainbat kultur mugimendutan ere parte hartu zuen, Durangoko Kurutziaga ikastolaren sorreran esate baterako.[9][11] 

Argitalpenak

aldatu
  • Ermitas de Bizkaia (1987)[12]
  • Alimentación Doméstica (1991)
  • Juegos Infantiles (1993), Ritos Funerarios (1995)
  • Ritos del Nacimiento al Matrimonio (1997)
  • Origen y significación de las ermitas de Bizkaia(1999)
  • Ganadería y Pastoreo en Vasconia (2000)
  • Medicina Popular (2004)
  • Casa y Familia.[13]
  • Inmemoriam de nuestro maestro don José Miguel de Barandiarán argitaratu zuen, Jose Migel Barandiaran antropologoari bere heriotzaren karietara egindako omenaldia.[14]

Sariak eta aitorpenak

aldatu
  • 2004an, Durangoko Udalak Aukera Berdintasunerako saria eman zion, garai goiztiarrean emakumeak ardura-postuak lortzeko egin zituen ahaleginengatik.
  • 2012 Labayru Fundazioak Ohorezko Kideen artean sartu zuen.
  • 2015 Bilboko elizbarrutiko Ondare Artistikoaren aipamena saria eman zitzaion "Bilboko elizbarrutiko ondare material eta immaterialaren bilketa eta berreskuratze lanari eta ondare artistiko eta kulturalaren zabalkundeari egindako ekarpenagatik".[15]
  • 2020ko urrian Durangoko Udalak Gurutzi Arregi etnografoa adopziozko alaba izendatzeko prozedura hasi zuen, Durangoko hamar bat lagunek egindako eskariari erantzunez. Udalbatza osatzen duten zinegotzi guztiek aho batez erabaki zuten izendatze-prozesuari hasiera ematea.[16][17][18]
  • 2020ko azaroaren 12an, Gurutzi jaio zeneko urteurrenean, Durangoko udalak adopziozko alaba izendatu zuen, aho batez, eta omenaldi-ekitaldia eskaini zioten San Agustin kulturgunean.[19]

Heriotza

aldatu

2020ko maiatzaren 6an hil zen Gurutzi.[9] Labayruko kideek agur sentituak dedikatu zizkioten, tartean Adolfo Arejita fundazioko zuzendariak:[20]

« Beragaitik izan ez balitz, Labayru (lehen Ikastegia, orain Fundazioa) ez zan heldu dan puntura ailegauko. Helmuga non egoan jakin eta haraino ailegetan ahalegin guztiak egin. Erakundea, formaltasunen gainetik, edukiz hornitzen bultz egin. »

—Adolfo Arejita


Erreferentziak

aldatu
  1. «Gurutzi Arregi Azpeitia. Etnografiaz maiteminduta» Bizkaiko Hitza 2020-05-08 (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  2. Gurutzi Arregi Azpeitia, ekintzaile nekaezina (1936/11/12-2020/05/06) | Labayru Fundazioa. 2021-05-05 (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  3. Gurutzi Arregi Azpeitia, gugaz betiko.. (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  4. «Gurutzi Arregi hil da, Bizkaiko ondare immateriala jaso zuen etnografoa» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  5. (Gaztelaniaz) «Arregi Azpeitia, Gurutzi - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  6. «Elkarrizketa: Gurutzi Arregi» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  7. «Guía de Comunicación Abierta: Gurutzi Arregi Azpeitia» gida.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  8. (Gaztelaniaz) «Etniker Bizkaia» Etniker Euskalerria (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  9. a b c «Gurutzi Arregi etnografo durangarra hil da - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  10. dotb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  11. «Gurutzi Arregi etnografo durangarra goizaldean hil da» durangon.com 2020-05-06 (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  12. Erkoreka, por Anton. (2020-05-28). «Gurutzi y la ermita de Magdalena de Izaro» Etniker Euskalerria (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  13. (Ingelesez) «"Casa y familia", séptima contribución del ‘Atlas Etnográfico de Vasconia'» www.unav.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  14. (Gaztelaniaz) «Inmemoriam de nuestro maestro don José Miguel de Barandiarán» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  15. (Gaztelaniaz) «Gurutzi Arregi, premiada» Labayru Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  16. «Durangoko Udalak Gurutzi Arregi etnografoa alaba adoptibo izendatzeko prozedura hasi du - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  17. «Gurutzi Arregi etnografoa "alaba adoptiboa" izendatuko du Durangok» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-11-06).
  18. «Gurutzi Arregi, 'Durangoko alaba'» Bizkaiko Hitza 2020-11-06 (Noiz kontsultatua: 2020-11-06).
  19. «[BIDEOA Gurutzi Arregi Durangoko adopziozko alaba izendatu dute - Durango»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  20. «GURUTZI ARREGI, gugaz betiko» Labayru Fundazioa 2020-05-08 (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).

Kanpo estekak

aldatu