[go: up one dir, main page]

Gulbahar Haitiwaji (Yining, 1966ko abenduaren 24a) uigur jatorriko txinatar autobiografoa da, 2016tik 2019ra uigurren birhezkuntza-esparru batean preso egon zena eta gaur egun Frantzian bizi dena.

Gulbahar Haitiwaji
Bizitza
JaiotzaYining1966ko abenduaren 24a (57 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Talde etnikoaUigur etnia
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
frantsesa
Jarduerak

Bizitza

aldatu

Gulbahar Haitiwaji 1966ko abenduaren 24an jaio zen Yiningen, Xinjiang eskualdean[1][2]. Ingeniaritza ikasi zuen. Kerim Haitiwajirekin ezkondu zen eta harekin batera lan egin zuen Karamayko Petrolio Konpainian, eskualdeko iparraldean dagoen hiri handi batean. 2006an, Txinak uigurren aurkako errepresioa areagotu eta lanpostu askotan sartzea debekatu zienean, Haitiwaji familia Frantziara joan zen eta bertan asilo politikoa lortu zuen[2][3].

2016ko azaroaren 19an, Gulbahar Haitiwaji hamar urtez Frantzian bizi zen bitartean, Boulogne-Billancourten, haren enpresaburu ohiak Xinjiangera itzultzeko eskatu zion erretiroarekin lotutako arazoak konpontzeko[4]. 2016ko azaroaren 25ean Karamayra joan zen hegazkinez. Bost egun geroago, poliziak atxilotu zuen hasierako galdeketarako eta pasaportea kendu zion, herrialdetik irtetea debekatuz. 2017ko urtarrilaren 20an, terrorismoa leporatu zioten. Politikan sekula interesatu ez zaiola dioen arren, Gulbaharrek sei hilabete eman zituen espetxean, beste hogeita hamar bat emakume uigurrekin batera, eta han tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen[2].

2017ko urtarrilaren 29az geroztik, familiak ez zuen haren berri izan gutxienez bi urtez[5].

2017ko ekainaren 9an, hainbat astez preso egon ostean, presoen lan esparru batera («eskola» deiturikora) eraman zuten[2]. Esparru horretan, egunero, hamaika orduz, historia, zuzenbidea eta txinera ikasi behar izan zituen. Klase bakoitzaren aurretik eta ondoren, Txinako Alderdi Komunistari eta Xi Jinpingi eskerrak eman behar zizkion. Txinako Alderdi Komunistako propaganda-abesti bat ikasi behar izan zuen[6]. Behartutako asimilazio honek uigurren kulturako kidetasun sentimendu oro kontzientziatik kentzea zuen helburu[7].

Urtean bitan derrigorrezko txertoak ere jartzen zizkioten, ofizialki gripearen aurkakoak, baina Haitiwaji azkar konturatu zen emakume gazte batzuek ez zutela hilekorik izaten. Frantziara itzuli zenean bakarrik jakin zuen emakume uigurrek behartutako esterilizazioa jasan zutela[6].

2018ko azaroaren 23an zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten[2].

Frantziako gobernuaren esku-hartzeari esker, Gulbahar Haitiwajiren bizi-baldintzak nabarmen hobetu ziren 2019ko martxotik aurrera. 2019ko abuztuaren 21ean, Frantziara itzuli zen[8].

2021eko urtarrilaren 13an, Rozenn Morgatekin elkarlanean idatzitako Rescapée du goulag chinois autobuografia kaleratu zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Frantsesez) «"Sans avoir commis de crime, je suis devenue criminelle" : le témoignage d'une Ouïghoure internée trois ans dans un camp de rééducation chinois» Franceinfo 2021-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
  2. a b c d e (Frantsesez) Lehmann, Christian. «Gulbahar Haitiwaji, contre leurs camps» Libération 2021-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
  3. (Frantsesez) Boëton, Marie. «Gulbahar Haitiwaji : J’ai dénoncé la répression contre les Ouïghours» La Croix 2021-01-30 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-09-28) (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
  4. (Frantsesez) Bulard, Martine. «Ouïgours, victimes et otages» Le Monde diplomatique: 26. 2021-04 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
  5. (Frantsesez) Tôn, Emilie. «Répression des Ouïgours en Chine: "Rendez-moi ma mère!"» L'Express 2019-02-06 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
  6. a b (Frantsesez) Wolf, Jochen. «Des rescapé·e·s ouïghour·e·s rappellent la Suisse à ses obligations» Gesellschaft für bedrohte Völker (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
  7. (Frantsesez) «"Rescapée du goulag chinois", Gulbahar Haitiwaji témoigne du calvaire des Ouïghoures dans les camps de rééducation» TV5MONDE 2021-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
  8. (Frantsesez) Malka, Lauren. «Gulbahar Haitiwaji, Ouighoure sur­vi­vante des camps de réédu­ca­tion chinois» Causette 2021-01-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-24) (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).

Kanpo estekak

aldatu