Guido de Labezares
Guido de Labezares (Bilbo, Bizkaia, 1510 – Manila, Filipinak, 1590) bizkaitar itsasgizona izan zen.
Guido de Labezares | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1510 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Manila, 1590 (79/80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea |
Biografia
aldatuOso gazte zela, Mexikon hartu zuen bizilekua eta han egin zituen matematika- eta astronomia-ikasketak. 1558. urtean Floridarantz abiatu zen eta Filipina izenaz bataiatu zuen badia aurkitu zuen. Migel Lopez Legazpikoa buru zen espedizioan itsasoratu zen 1564. urtean, eta Legazpikoaren ordezkari eta espedizioko buruzagi izendatu zuten Filipinetako uharteetara iritsi zirenean. Legazpikoa hil zenean (1572), Filipe II.a Espainiako erregeak haren ordezkari izendatu zuen Labezares lurralde haietan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.