Gwynedd
Gwynedd Galesko ipar-mendebaldeko konderri bat da, galesezko hiztunen ehunekorik handiena duena. Han lortzen ditu Plaid Cymru alderdi nazionalistak emaitza hoberenak. 2.548 km² ditu, eta 2005ean 118.000 biztanle inguru zituen.
Gwynedd | ||
---|---|---|
Erresuma Batua | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Gales | |
ISO 3166-2 | GB-GWN | |
Hiriburua | Caernarfon | |
Gobernuburua | Gwynedd Council (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 52°50′00″N 3°55′00″W / 52.833333333333°N 3.9166666666667°W | |
Azalera | 2.534,9252 km² | |
Mugakideak | Isle of Anglesey (en) , Ceredigion, Conwy, Denbighshire eta Powys | |
Demografia | ||
Biztanleria | 124.560 (2019) 382 (2018) | |
Dentsitatea | 49,14 bizt/km² | |
gwynedd.llyw.cymru |
Caernarfon (26.957 biztanle) du hiriburu eta hiri nagusia. Beste hiri garrantzitsu bat Bangor da, eta unibertsitatea du.
Mugakideak
aldatuMugakide ditu iparraldean Ynys Mon, hegoaldean Ceredigion, ekialdean Conwy, Sir Ddinbych eta Powys eta mendebaldean Irlandako itsasoa.
Histora
aldatuGwyneddeko Erresuma antzinako lurraldea izan zen, V. mendetik aurrera garatu zena, Erromatar Inperioa jausi ondoren. XIII. mendera arte iraun zuen.
Galesera
aldatuGaleserazko lurralde nagusietakoa da, biztanleen %76 hiztun galeseradunak izanda. Caernarfon hiriburua herrialde osoan galeserazko hiztun gehien daukan hiria da.
Inguru naturala
aldatuLurralde horretan dago Snowdonia/Eryri izeneko mendigune eta natur parkea. Bertan, Snowdon/Yr Wyddfa (1.085 m) mendia dago, Erresuma Batuko hegoaldearen tontorrik altuena. Anglesey uhartea eta Llŷn penintsularen ikuspegi ederrak ere aipagarriak dira.
Ondasun nabariak
aldatuPortmeirion, Llechweddeko kobazuloak eta Caernarfon, Penrhyn eta Harlech gazteluak ikusteko adinekoak dira, lehen aipatutako inguru naturalaz gain.
Politika
aldatuGwynedd oso lurralde nazionalista da, Plaid Cymru alderdia tradizionalki garailea izanda bertan. Halaber, bertakoak dira zenbait alderdikide esanguratsu.
Pertsonaia ezagunak
aldatu- Kate Roberts (1891-1985), galeserazko idazlea.
- Marion Eames (1921-2007), galeserazko idazlea.
- John Ellis Williams (1924–), eleberrigile elebiduna.
- Alan Llwyd (1948-), galeserazko poeta.
Kanpo estekak
aldatu- (Galeseraz)(Ingelesez)Gwyneddeko webgune ofiziala
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page